116. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak Trafikoaren gaineko ordenantza orokorrean.
Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2016ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, hasiera batean onetsi zituen aldaketak, Tuterako Trafikoaren gaineko ordenantza orokorrean, II. eranskinari dagokionez: “Bizilagunei agiriak emateko arauak. Baimena ematen dute alde berdean aparkatzeko erregulazio hori dagoen kaleetan, indarra duten egun eta orduetan”. Zehazki aldaketak, alde berdean edo erreserbatuan aparkatzeko baimena erdiesteko baldintzei eta zonifikazioari eta 2., 3., 4. eta 6. zonaldeetako bizilagunentzat erreserbatutako plazak seinaleztatzeari buruzkoak dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Tuterako Herriko Etxean (Idazkaritzan), hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta komenigarritzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2016ko ekainaren 7an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1607188