116. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Krediku bereziak eta kreditu gehikuntzak Udalaren 2016ko aurrekontu arruntean. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2016ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, kreditu berezien eta kreditu gehikuntzen espedientea onetsi zuen Udalaren 2016ko aurrekontu arruntean; guztira, 119.221,24 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2016ko maiatzaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2016ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean edukirik Udalaren 2016ko aurrekontu arruntean kreditu bereziak eta kreditu-gehikuntzak egiteko espedientea, guztira, 119.221,24 euro egiten duena, epe horretan inolako alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsita gelditu da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da gehikuntza horien iragarkia, kapituluka laburturik:

GASTU BEHEITITUAK:

A) Eragiketa arruntak:

1.–Langileria gastuak: 6.000,00 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 73.644,00 euro.

3.–Finantza-gastuak: 3.578,41 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 3.478,84 euro.

B) Kapital eragiketak:

6.–Inbertsio errealak: 12.519,99 euro.

Gastu beheitituak, guztira: 99.221,24 euro.

GASTU GOITITUAK:

A) Eragiketa arruntak:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 100.977,24 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 6.500,00 euro.

B) Kapital eragiketak:

6.–Inbertsio errealak: 11.744,00 euro.

Gastu goitituak, guztira: 119.221,24 euro.

DIRU-SARRERA GOITITUAK:

A) Eragiketa arruntak:

5.–Ondareko diru-sarrerak: 20.000,00 euro.

Diru-sarrera goitituak, guztira: 20.000,00 euro.

LABURPENA:

Gastu beheitituak: 99.221,24 euro.

Gastu goitituak: 119.221,24 euro.

Kendura: 20.000,00 euro.

Diru-sarrera goitituak: 20.000,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2016ko ekainaren 6an.–Ogasuneko zinegotzia, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1607187