116. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tuterako udal mugapearen balorazio txostenaren berrikuspena

Tuterako balorazio txostenaren berrikuspenaren proiektua prestaturik, 2016ko maiatzaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez erabaki zen hura jendaurrean paratzea, proiektuaren edukiarekin eta dokumentazioarekin bat, eta horretarako Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Herriko Etxeko iragarki oholean paratzea, interesdunek behar diren alegazioak aurkez ditzaten hogei eguneko epean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Tuterako balorazio txostenaren berrikuspenaren proiektua udal bulegoetan, Ogasun Departamentuan eta Katastroan dago, interesa dutenek azter dezaten.

Hori guztia, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea betez.

Tuteran, 2016ko ekainaren 6an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1607186