116. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Arratzubi kaleko 1eko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

2016ko maiatzaren 27an, Lesakako alkateak honako ebazpen hau eman du, bertzeak bertze:

“2016ko apirilaren 26an ekarri zen María Concepción Irigoyen Yanci andreak sustatutako xehetasun azterlana, Arratzubi kaleko 1eko finkari dagokiona (katastroko 2. poligonoko 639. lurzatia). Agiria Jokin Pastor Arriazu jaunak, arkitekto tekniko eta eraikuntzaren ingeniariak, idatzi du.

2016ko maiatzaren 17an, Udalari hirigintza arloan aholkularitza ematen dion Nasuvinsa enpresak aldeko txostena egin du.

Maiatzaren 26an sustatzaileak agiri osagarriak ekarri ditu.

Hori guztia ikusirik, zera erabaki dut:

1) Xehetasun azterlanari hasierako onespena ematea.

2) 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, hogei egunez jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarriz eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan ezagutzera emanez.”

Lesakan, 2016ko ekainaren 7an.–Alkatea, José Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1607170