116. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERATE

Laborantzarako herrilurren aprobetxamendua. Ediktua

Lerateko Kontzejuak (Gesalaz) 2016ko maiatzaren 28an erabaki zuen 15 egun balioduneko epea irekitzea, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herrilurretako larreen aprobetxamenduaz baliatzeko eskubidea dutela uste duten pertsona guztiek Lerateko Kontzejuari eska diezaioten idatziz.

1.–Herrilurretako aprobetxamenduen onuradun izateko, familia unitateen titularrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusi izatea edo adingabeko emantzipatu edo judizialki gaitua.

b) Udal erroldan izen emanda egotea, Lerateko bizilagun gisa, gutienez ere bi (2) urteko antzinatasunarekin.

c) Leraten bizitzea urtean bederatzi hilabetez gutxienez.

d) Lerateko Kontzejuarekiko zerga arloko betebeharrak eta betebehar fiskalak eguneratuta izatea.

2.–Etxebizitza berean bizi diren guztiak familia unitateko kidetzat hartuko dira. Nolanahi ere, familia unitate independentetzat hartuko da guraso erretirodunek osatutakoa, familiakoekin bizi arren; betiere, haien diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldata baino apalagoak badira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Leraten, 2016ko ekainaren 2an.–Alkatea, Jesús María Goñi Girones.

Iragarkiaren kodea: L1607195