116. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2016ko Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2016ko ekainaren 30ean bukatuko dela epea, Lur-ondasunen gaineko kontribuzioagatik 2016. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko.

Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahalko da, ordainagiria aurkeztu ondotik.

Epe hori iragandakoan, errekarguak eta legezko korrituak aplikatuko dira, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.

Ekainaren 30ean ordainagiri helbideratuak zergadunek emandako kontuetan kargatuko dira.

Iratxetan (Leotz), 2016ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1607189