116. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

201E/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Erreumatologia Zerbitzua sortzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak, 2. artikuluan, adierazten du erakunde autonomo horren egitura asistentziala ezarriko dela behar den maila izanen duten erregelamenduzko xedapenen bidez.

Bestalde, foru dekretu horren 19.2 artikuluak ezartzen du zerbitzu asistentzialak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasun Departamentuko titularraren foru aginduen bidez ezarriko direla, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposaturik.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 18ko 59/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitalegunea osatzen duten zerbitzu, atal eta unitateen izenak egokitu ziren, harik eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zentroetatik zetozenak bateratu arte, horiek baitaude jatorrian. Aipatu 59/2010 foru aginduak Erreumatologia Atala biltzen du Nafarroako Ospitalegunearen barruan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatu du Erreumatologia Atala amortizatzea eta Erreumatologia Zerbitzua sortzea Nafarroako Ospitalegunean, honako argudio hauek oinarri izanda: bere tamaina, zerbitzu asistentzial maila duten Nafarroako Ospitaleguneko beste unitate batzuen antzekoa baita; Nafarroako Ospitalegunean atal maila duen zerbitzu mediko bakarra izatea; erreumatologiaren espezialitateak zerbitzu maila izatea antzeko tamaina duten gainerako ospitaleetan, baita unitateko buruaren jarduera eta eginkizun motak.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Erreumatologia Zerbitzua sortzea.

Nafarroako Ospitaleguneko Erreumatologia Zerbitzua sortzen da; hartan integratzen dira Nafarroako Ospitaleguneko Erreumatologia Atalaren langileak eta baliabideak.

2. artikulua. Eginkizunak.

Nafarroako Ospitaleguneko Erreumatologia Zerbitzuak, zuzenean Nafarroako Ospitaleguneko Ospitalizazioko eta Urgentziazko Prozesuen Zuzendariordetza Asistentzialaren menpean, behar diren eginkizunak beteko ditu Erreumatologiaren eskumenen esparruetan, diagnostikoari, sendatzeari, irakasteari eta prestakuntza emateari eta ikerketari dagokienez.

Xedapen gehigarri bakarra.–Lehenagoko izendapenak.

Foru agindu honek indarra hartu aurreko egunean bukatuko da Erreumatologia Ataleko buruaren izendapenaren eragina, indargabetzen den unitatea baita.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetzea.

1. Indarrik gabe uzten da Erreumatologia Atalari buruzko aipamena, Nafarroako Ospitaleko egitura organikoa zehaztu eta unitate organiko batzuk sortu eta beste batzuk kendu zituen Osasuneko kontseilariaren 1992ko apirilaren 27ko Foru Aginduan arautu zena.

2. Orobat, indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten maila bereko edo txikiagoko beste arau guztiak.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 30ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1606985