115. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko ekainaren 1ean hartua, Departamentu arteko Osasun Kontseiluaren osaera aldatzen duena.

Nafarroako Gobernuaren 2016ko otsailaren 17ko Erabakiaren bidez Nafarroako departamentu arteko Osasun Kontseilua sortu zen. Haren eginkizun orokorra da bidezko jotzen dituen neurriak ezagutu eta sostengatzea, nafar herritarren osasun egoerari eta beharrei aurre egiteko eta biak hobetzeko.

Kontseiluaren lehendabiziko bileraren ondoren, apirilaren 15ean egin baitzen, analisi prozesua hasi da jarduketarako ildo nagusiak zehaztearren. Prozesu horretan, beharrezkotzat jo da Kontseiluaren osaera aldatzea jarduketen beharrezko sektore-artekotasuna garatzeko.

Alde horretatik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa-zuzendaritzak proposatu du honako kide hauek sartzea Departamentu arteko Osasun Kontseiluan:

–Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren titularra.

–Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren titularra.

–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren titularra.

–Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalaren titularra.

Gainera, aurreikusten da ez dela beharrezkoa Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuaren titularrak kontseiluko kide izaten jarraitzea, zeren bestela Osasun Departamentuko ordezkarien presentzia neurriz kanpokoa izan baitaiteke.

Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak,

ERABAKI DU:

1. Departamentu arteko Osasun Kontseiluaren osaera aldatzea, honako kide hauek sartuta:

–Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren titularra.

–Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren titularra.

–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko titularra.

–Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalaren titularra.

2. Departamentu arteko Osasun Kontseiluaren osaera aldatzea; izan ere, Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuaren titularra kentzen da kontseiluko kide izatetik.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko ekainaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1606989