5. HAUTESKUNDE PROZEDURA
TAFALLAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa
Tafallan, 2016ko ekainaren 6an, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 17.a artikuluan xedatua betez, agertu dira Montserrat García Blanco andrea, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile ordezkoa, Ana José Añón Montón andrea, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile ordezkoa, eta Marta Pilar Lanas Navarro andrea, Santakarako bake epailea, Eskualdeko Hauteskunde Batzordea eratzeko. Denak agertu ondoren, Batzordearen kideak izendatzeari ekin zaio. Kide hauek izanen ditu:
–Lehendakaria, ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 11.2 artikuluan xedatutakoa betez izendatua: Montserrat García Blanco andrea, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile ordezkoa.
–Bokal judizialak: Ana José Añón Montón andrea, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile ordezkoa, eta Marta Pilar Lanas Navarro, Santakarako bake epailea.
–Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkaria: Elena Daniel del Valle andrea, Tafallako Barruti Judizialeko Epaitegi Dekanoko Justizia Administrazioaren letradua.
Horrekin guztiarekin, egintza amaitutzat eman eta honako hau luzatzen da. Kide guztiek sinatu dute, baita nik ere. Fede ematen dut.
Tafallan, 2016ko ekainaren 6an.–Burua, Montserrat García Blanco.
Iragarkiaren kodea: J1607086