1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 243E/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, 2016an turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako diru-laguntzak emateko deialdia onesten da.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 307656.
Lehendabizikoa.–Onuradunak:
Nafarroako toki entitateak, turismo partzuergoak eta turismo elkarteak; azken bi hauek Nafarroan izan behar dute egoitza, eta 2016ko urtarrilaren 1ean Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala erregistraturik egon.
Bigarrena.–Xedea:
Aipatu entitateen ekintzarako aukerak handitzen laguntzea, dinamizazio turistikoan egiten duten lana bideratuz, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren lan ildoekin bateragarri eta osagarri izan dadin. Ildo horien helburua da Nafarroa helmuga gisa eta turismoaren aldetik garatzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
243E/2016 Ebazpena, maiatzaren 30ekoa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiarena.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
Deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko baimendu den gastua 629.400 eurokoa da: 295.400 euro turismo elkarteetarako, eta 334.000 euro toki entitateetarako eta turismo partzuergoetarako.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:
Eskaerak aurkezteko epea 21 egunekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 30ean.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.
Iragarkiaren kodea: F1606638