5. HAUTESKUNDE PROZEDURA
NAFARROAKO PROBINTZIAKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
Probintziako Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa
Juan José Ballano Gonzalo jauna, Nafarroako Hauteskunde Batzordeko idazkaria.
Aditzera ematen du: 2016ko ekainaren 13an behin betiko eratu da Nafarroako Hauteskunde Batzordea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren egoitzan (San Roke kalea, z.g., Iruña). Eta kide hauek dituela:
Batzordeko lehendakaria: Esther Erice Martínez andrea, Probintzia Auzitegiko magistratua.
Bokal judizialak: Fermín Zubiri Oteiza jauna eta José Francisco Cobo Sáez jauna, Nafarroako Probintzia Auzitegiko magistratuak.
Bokal ez-judizialak: Blanca Ramos Aranaz andrea, Iruñeko Abokatuen Elkargoko dekanoa, eta Alfredo Irujo Andueza jauna, Iruñeko Abokatuen Elkargoko abokatua.
Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaria: César Berrade Ursua jauna.
Idazkaria: Juan José Ballano Gonzalo jauna, Nafarroako Probintzia Auzitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako ediktu hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2016ko ekainaren 13an.–Idazkaria, Juan José Ballano Gonzalo.
Iragarkiaren kodea: J1607388