4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 51/2016 prozedura
Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratu den 51/2016 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta MRM Hortofrutícola SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berrikuspen-errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 18an.–Justizia Administrazioaren letradua, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1606249