4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Judiziorako zitazioa. 215/2015 D atala prozedura arrunta
Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 215/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta La Oliva Agroalimentación SLUri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten dut 2016ko uztailaren 29ko 13:00etan judiziora ager dadin. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 18an.–Justizia Administrazioaren letradua, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1606245