4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 724/2015 prozedura arrunta
Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratu den 724/2015 prozesuan epaia eman da 2016ko maiatzaren 17an, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Capital Norte SLri, Capital Euskadi SLri, Capital Pamplona SLri, Capital Iruña SLri, Naprosuper SLri, Hernansuper SLri, Pamplona Planeamiento SLri, Supernavarra de Desarrollos SLri, Guipuzcoa de Planeamiento SLri eta Nasuper SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 17an.–Justizia Administrazioaren letradua, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1606112