4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 143/2014 prozedura
Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 143/2014 prozesuan interesen likidazioa eman da 2016ko otsailaren 24an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Vacuno Maispal SLLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka aurkaratzea jar daitekeela hamar eguneko epean.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 17an.–Justizia Administrazioaren letradua, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1606138