115. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. Ahozko judizioa (kontratua ez betetzea, 250.1.10), 516/2015

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Maria Cristina Hermosilla Liu andreak, Agoizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. epaitegi honetan bideratu diren 0000516/2015 familia-autoak aztertu ditu (kontratua ez betetzea, 250.1.10); auzia Santander Consumer, Establecimiento Financiero de Crédito SAk eskatuta bideratu da, Natividad Izaguirre Oyarbide prokuradore andrea ordezkari eta Javier Fernández Castañeda letradu jauna laguntzaile dituela, Tania Marisol Acaro Ochoa andrearen aurka, betebeharrak direla eta. Ondokoak kontuan hartuta, epaia ematen dut.

Epaitza: osorik baiestea Natividad Izaguirre Oyarbide andreak Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito, SAren izenean eta hura ordezkatuz Tania Marisol Acaro Ochoaren kontra jarritako demanda.

Tania Marisol Acaro Ochoa kondenatzen dut 4.133,62 euro ordaintzera Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito SAri, gehi demanda jarri zen egunetik aurrera sortutako legezko interesak.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke, idatziz auzitegi honi zuzendua, jakinarazi eta ondoko hogei eguneko epean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 458. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz. Errekurtsoan azaldu beharko da zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Eta Tania Marisol Acaro Ochoari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Agoitzen, 2016ko maiatzaren 17an.–Justizia Administrazioaren letradua, Tomas Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1606125