2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR, AURITZ ETA ORREAGAKO UDALEN BATASUNA
2016ko ekitaldiko lan egutegia
Erroibar, Auritz eta Orreagako Udalen Batasunak, 2016ko apirilaren 7an egin bilkura arruntean, 2016ko lan egutegia onetsi zuen; hona hemen:
1.–Egutegiari dagokionez, langile bakoitzak urtean 1592 ordu lan egin behar ditu, honela antolatuta: astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Bulego ordutegia honela banatuko da:
–Langile guztiek egon beharko dute ezinbestean lanpostuan, 9:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera.
Lanaldi osoa betetzeko gainontzeko orduak, bi, 7:30etatik 9:00etara eta 14:30etik 17:00etara egingo dira. Bertaratze kontrola presentziak kontrolatzeko sistema automatiko baten bidez eginen da, eta langile guztiek lanera sartzean zein ateratzean fitxatu behar dute. Derrigorrezkoa izango da lanaldiaren hasieran zein bukaeran fitxatzea, bai eta lanaldiaren bitartean egiten diren irteera-sarrera guztietan.
–Lanaldiaren bitartean langileek gehienez ere hogeita hamar minutuko atsedenaldia egin ahalko dute gehienez. Atsedenaldiak ez du zerbitzuetan eraginik izan behar eta 10:00etatik 13:00etara egingo da.
2.–Aparteko orduak. Atseden orduen bidez konpentsatuko dira. Langile bakoitzak gehienez ere 10 orduko saldo positibo edo negatiboa izan ahalko du eguneko 7 ordu eta 20 minutuko lanaldiarekiko. Saldoa egunero eguneratuko da presentzien kontrol sistemaren bidez.
10 orduko saldo positibotik gorako denbora ez da inola ere ez sisteman kontuan hartuko, ezta beste era batera konpentsatuko ere.
10 orduko saldo negatibotik gorako denborak lansariaren jaitsiera ekarriko du.
3.–Ordaindu bai baino errekuperatu behar ez diren festa egunen egutegia:
Urtarrila: 1a eta 6a.
Martxoa: 24a, 25a eta 28a.
Ekaina: 24a.
Uztaila: 25a.
Abuztua: 15a.
Urria: 12a.
Azaroa: 1a.
Abendua: 3a, 5a, 6a, 8a, 26a.
4.–Oporrak, Lizentziak, Baimenak eta Lanaldien murrizketak. Administrazio publikoetako langileendako aplikagarria den arautegiari jarraituko zaio.
5.–Egutegia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-oholean argitaratzea.
Auritzen, 2016ko ekainaren 2an.–Alkatea, Luis De Potestad Tellechea.
Iragarkiaren kodea: L1607126