2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Deialdia, Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuko zerbitzu anitzetako ofizial izateko bost lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapen proposamena
Deialdiko oinarriak 2015eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 26an, argitaratu ziren. Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuko zerbitzu anitzetako ofizial izateko bost lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren epaimahaiak, 10.1 oinarrian ezarritako betez, ondoko hauek izendatzeko proposamena egin du, haiek baitira puntu gehien lortu duten izangaiak:
Francisco Javier Berrogui Ciordia
Santiago Espinal Tellechea
Fermín Alonso Astondoa
Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egunean, proposatutako izangaiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte Udalaren Erregistro Orokorrean, baita bertze agiri gehigarri batzuk ere, Udalak eskatzen badizkie.
Atarrabian, 2016ko ekainaren 6an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L1607132