2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Kreditu bereziaren gaineko espedientea Udalaren Ur Batzordearen 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Tuterako Udalak, 2016ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, kreditu bereziaren gaineko espedientea onetsi zuen Udalaren Ur Batzordearen 2016ko aurrekontu arruntean; 194.458,79 euro dira.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2016ko ekainaren 2an. Ogasuneko zinegotzi delegatua, José Ángel Andrés Gutiérrez.
Iragarkiaren kodea: L1607063