2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Alde Zaharrean lizentzien etena bere horretan mantentzearen onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak 2016ko maiatzaren 24an honako erabaki hau onetsi zuen:
JOB 24-MAY-16 (9/CV).
“Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko abuztuaren 20an hartutako erabakia, zeinaren bidez Alde Zaharreko kafetegi, jatetxe eta elkarte gastronomikoen jarduera berrietarako obra-lizentziak eta jarduera-lizentziak bideratzeko tramitazioa eten egin baita, eta bertako ostalaritza-lokalen egoera aztertzeari ekinen baitzaio, Alde Zaharraren Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Berezian (BBBPB) egin daitekeen aldaketari begira, eta ikusirik, bestalde, espedientean jasotako gainerako agiriak, honako hau erabakitzen da:
1.–Hasiera batez onestea Alde Zaharraren Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren aldaketa, zeina espedientean jasota dagoen agirian ageri baita.
2.–Alde Zaharreko kafetegi, jatetxe eta elkarte gastronomikoen jarduera berrietarako obra-lizentziak eta jarduera sailkatuko lizentziak bideratzeko tramitazioaren etenari eustea, gehienez ere bi urteko epeaz, eteteko erabaki hori noiz hartu eta hortik aitzina. Erabakia 2015eko abuztuaren 20ko JOB 2/UV ebazpen bidez hartu zen.
3.–Espedientea jendaurrean paratzea, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udaletxeko iragarki-taulan iragarrita, hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Aldizkarian noiz argitara eman eta hortik aitzina.
Hasiera bateko onespen-erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko epean erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ezean. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.”
Ebazpen honen aurka ondoko errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok gauzatu eta horri berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo, bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.
Hori dena argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra duen Herri Administrazioen eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.5 artikuluan eta 59.6 artikuluaren a) letran (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal diren gainerako legeetan xedatutakoa betez, izan litezkeen interesdun ezezagunei eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienei jakinarazte aldera.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1607109