Iragarkia
115. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 15a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
243E/2016 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, 2016an turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.
Nafarroako toki entitateek, turismo elkarteek eta turismo partzuergoek zeregin garrantzitsua betetzen dute turismo arloko jardueraren sustapenean, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren lana osatuz eta aberastuz.
Lan esparru horretan, diru-laguntzen deialdi honek aurreko urteetan argitaratzen ziren deialdiak (turismo arloko garapen eta marketin jardueretarako diru-laguntzak) bateratzen ditu. Deialdi honen xedea sektore publikoaren eta pribatuaren ekimen berriak sustatzea da, bai eta aurreko urteetan hasi eta bisitari asko dituzten ekintzak sendotzea ere. Oro har, turismo elkarteen eta turismo partzuergoen eginkizun hauek sustatzen dira: aholku ematea eta kalitatea sustatzea; arloa dinamizatu, koordinatu eta antolatzea; eta elkarteen eta bazkideen jarduera eta Nafarroak helmuga gisa duen irudia komunikatu eta sustatzea.
Deialdi honen eskaerak horiek aurkezteko epea bukatu ondoren aztertuko dira, eta erabakiko da zein eskaerak betetzen dituzten deialdiko irizpideak eta zeinek ez, bai eta ekintza eta entitate sustatzaile mota bakoitzari dagokion portzentajea ere. Diru-laguntzen gehieneko zenbateko osoa onuradunen artean hainbanatuko da. Hori horrela da deialdiak kontuan hartzen dituen jarduera guztiak egitea garrantzitsutzat jotzen delako. Esperientziari esker badakigu horrelako jarduerak, diruz lagundu ezean, ez direla egiten, funts eskasiagatik, baina diru-laguntza jasotzeko aukerarik bada, nahiz eta deialdian hasiera batean aurreikusitakoa baino zerbait txikiagoa izan, jarduerak burutu ohi dira.
Horrenbestez, Garapen Ekonomikoaren Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 170/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 2016an turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako diru-laguntzak emateko deialdia onestea.
2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri dira.
3. Deialdi honetarako gastua baimentzea, ondotik adierazten diren gehieneko zenbateko hauetan, 2016ko gastuen aurrekontuko kontu-sail hauen kargura:
AURREKONTUKO KONTU-SAILA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
830001-83120-4819-432100: Elkarteentzako laguntzak turismo arloko jarduketetarako eta sustapenerako (NTIG) | 2016 | 295.400,00 |
830001-83120-4609-432100: Toki entitateentzako eta partzuergoentzako laguntzak turismo arloko jarduketetarako eta sustapenerako (NTIG) | 2016 | 334.000,00 |
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Deialdiaren ebazpen honen eta bere oinarrien aurka, espedienteko interesdunek (administrazio publikoak ez badira) gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justiziako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Halaber, Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin daiteke aldez aurretik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako modu eta epean.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 30ean.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.
ERANSKINA
2016an turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak
1. Xedea.
Oinarri arautzaile hauen xedea turismo elkarteei, toki entitateei eta turismo partzuergoei diru-laguntzak emateko araubidea arautzea da, entitate horien ekintzei laguntzeko arlo hauetan: kalitatea, ekitaldien antolaketa edo turismo arloko dinamizaziorako proposamenak, azoketara joatea, sustapen edo komunikazio ekintzak, prestakuntza eta kudeaketa.
Deialdiaren helburua aipatu entitateen ekintzarako aukerak handitzen laguntzea da, dinamizazio turistikoan egiten duten lana bideratuz, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren lan ildoekin bateragarri eta osagarri izan dadin. Ildo horien helburua da Nafarroa helmuga gisa eta turismoaren aldetik garatzea.
2. Aurrekontuko zuzkidura.
Deialdi honen gastu konpromisoak betetzeko, kreditu hau baimendu da:
a) Guztira 295.400 euro turismo elkarteetarako, honela banatuta:
EPIGRAFEA/KONTZEPTUA | PORTZENTAJEA | GUZTIRA |
A.–Kalitatearen arloko jarduerak | %10 | 31.400 |
B.–Turismoko ospakizunen edo ekitaldien antolaketa | %76 | 224.000 |
C.–Azoka eta aurkezpenetara joatea | ||
D.–Hedapen materiala, publizitate kanpainak eta web orriak | ||
E.–Prestakuntza ekintzak | ||
F.–Turismo elkarteen kudeaketa | %14 | 40.000 |
GUZTIRA | %100 | 295.400 |
b) Guztira 334.000 euro toki entitateetarako eta turismo partzuergoetarako.
EPIGRAFEA/KONTZEPTUA | PORTZENTAJEA | GUZTIRA |
A.–Kalitatearen arloko jarduerak | %6 | 21.000 |
B.–Turismoko ospakizunen edo ekitaldien antolaketa | %54 | 179.000 |
C.–Azoka eta aurkezpenetara joatea | ||
D.–Hedapen materiala, publizitate kanpainak eta web orriak | ||
E.–Prestakuntza ekintzak | ||
F.–Partzuergoen kudeaketa | %40 | 134.000 |
GUZTIRA | %100 | 334.000 |
Espedienteak aztertu eta dagokion diru-laguntza kalkulatu ondoren aipatu kontu-sail bakoitzaren zenbatekoak banatzeko epigraferen batean gerakina bada, kontu-sail bereko gainerako epigrafeetara pasatuko da, honela:
–Lehenbizi, B, C, D eta E ataletara, batera.
–Bigarrenik, F epigrafera (“Partzuergoen kudeaketa” edo “Turismo elkarteen kudeaketa”).
–Hirugarrenik, A epigrafera.
3. Entitate onuradunak eta entitate onuradun izatea egiaztatzeko modua
Irabazi-asmorik gabeko erakunde hauek jaso ditzakete deialdi honen diru-laguntzak:
a) Egoitza Nafarroan duten turismo partzuergoak, 2016ko urtarrilaren 1ean Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala erregistraturik daudenak.
Deialdi honetako edozein epigrafetan aurkezten dituzten ekintzetarako jaso dezakete diru-laguntza.
b) Nafarroako toki entitateak, epigrafe hauetan aurkezten dituzten ekintzetarako:
–B.b.1. Interes turistiko nazionalekotzat deklaratutako ospakizun turistiko-kulturalak.
–B.b.2. Nafarroako interes turistikoko festatzat deklaratutako ospakizun edo ekitaldi turistiko eta kulturalak.
–B.b.3. Argi eta garbi helburu eta ikuspegi turistikoa duten dinamizazioko proposamen eta ekitaldiak, turismo eta festa arlokoak.
c) Egoitza Nafarroan duten turismo elkarteak, 2016ko urtarrilaren 1ean Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala erregistraturik daudenak. Elkarteko bazkideen izaeraren arabera, deialdiaren xedeko ekintza batzuetarako edo besteetarako diru-laguntzak jaso ditzakete. Alde horretatik, turismo elkarte mota hauek daude:
–Turismoko enpresaburuen elkarteak. Horrelakotzat hartuko dira 100 bazkide, gutxienez, Nafarroako Turismo Erregistroan erregistratuta dauden establezimenduen titularrak direnean, edo, elkarte txikien kasuan, bazkideen %50, gutxienez, Nafarroako Turismo Erregistroan erregistratuta dauden establezimendu edo enpresen titularrak direnean.
Ondorio horietarako, aipatu baldintzak betetzen dituzten entitateek osatutako elkarte edo federazioak ere hartuko dira halakotzat.
Turismoko enpresaburuen elkarteek epigrafe hauetan aurkezten dituzten ekintzetarako diru-laguntzak jaso ditzakete:
–B.b.3. Argi eta garbi helburu eta ikuspegi turistikoa duten dinamizazioko proposamen eta ekitaldiak, turismo eta festa arlokoak.
–C. Azoka eta aurkezpenetara joatea.
–D. Hedapen materiala, publizitate kanpainak eta web orriak.
–E. Prestakuntza ekintzak.
–F. Turismo elkarteen kudeaketa, elkarteak 20tik 100era bitarteko bazkide baditu.
–Toki entitateek eta turismo enpresek osatutako turismo elkarteak.
Epigrafe hauetan aurkezten dituzten ekintzetarako diru-laguntzak jaso ditzakete:
–A. Kalitatearen arloko ekintzak.
–B.b.2. Nafarroako interes turistikoko festatzat deklaratutako ospakizun edo ekitaldi turistiko eta kulturalak.
–B.b.3. Argi eta garbi helburu eta ikuspegi turistikoa duten dinamizazioko proposamen eta ekitaldiak, turismo eta festa arlokoak.
–B.b.4. Turismo eta kirol arloko dinamizazioko proposamen eta ekitaldiak.
–C. Azoka eta aurkezpenetara joatea.
–D. Hedapen materiala, publizitate kanpainak eta web orriak.
–E. Prestakuntza ekintzak.
–F. Turismo elkarteen kudeaketa, elkarteak 20tik 100era bitarteko bazkide baditu.
–Turismo elkarteak, bazkide gehienak turismo arloko araudiak ez araututako jarduera ekonomikoen sektorekoak edo partikularrak badira.
Aipatu elkarteek epigrafe hauetan aurkezten dituzten ekintzetarako diru-laguntzak jaso ditzakete:
–B.b.1. Interes turistiko nazionalekotzat deklaratutako ospakizun turistiko-kulturalak.
–B.b.2. Nafarroako interes turistikoko festatzat deklaratutako ospakizun edo ekitaldi turistiko eta kulturalak.
–B.b.3. Argi eta garbi helburu eta ikuspegi turistikoa duten dinamizazioko proposamen eta ekitaldiak, turismo eta festa arlokoak.
–B.b.4. Turismo eta kirol arloko dinamizazioko proposamen eta ekitaldiak.
Deialdia kudeatzen duen organoak ofizioz egiaztatuko ditu turismo partzuergo eta elkarte horiek Nafarroako Turismo Erregistroan egindako inskripzioa eta entitate horien osaera.
4. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Diruz laguntzen ahal diren ekintzak eta gastuak.
1.–Diru-laguntzaren zenbatekoa.
Deialdi honetan aurreikusitako gehieneko diru-laguntza diruz laguntzen ahal den aurrekontuaren gehieneko portzentaje baten itzuli beharrik gabeko diru-laguntza gisa emanen da. Portzentajea ekintzaren eta entitate eskatzaileren motaren arabera aldatuko da, eta diru-laguntzak muga orokor hauek izanen ditu:
A) Mugak turismo elkarteen kasuan.
Elkarte bakoitzak ezin izanen du diru kopuru hauen gaineko diru-laguntzarik jaso deialdi honetan azaldutako ekintza guztietarako (kalitatekoak salbu):
–30.000 euro, 70 bazkidetik (pertsonak nahiz entitateak) gorako turismo elkarteen kasuan.
–25.000 euro, 51 eta 70 bazkide (pertsonak nahiz entitateak) bitarteko turismo elkarteen kasuan.
–20.000 euro, 36 eta 50 bazkide (pertsonak nahiz entitateak) bitarteko turismo elkarteen kasuan.
–15.000 euro, 21 eta 35 bazkide (pertsonak nahiz entitateak) bitarteko turismo elkarteen kasuan.
–10.000 euro, 10 eta 20 bazkide (pertsonak nahiz entitateak) bitarteko turismo elkarteen kasuan.
–6.000 euro, 10 bazkidetik (pertsonak nahiz entitateak) beherako turismo elkarteen kasuan.
B) Mugak turismo partzuergoen kasuan.
–Epigrafe bakoitzeko ekintzetarako ezarritako mugak.
–Entitate bakoitzerako diru-laguntza, deialdiaren kontzeptu guztiak kontuan hartuta, ezin da 117.000 eurotik gorakoa izan.
C) Mugak toki entitateen kasuan.
–6.000 euro.
Deialdi honen ondorioetarako, diruz laguntzen ahal dira deialdian aurreikusitako ekintzei zuzenean lotutako kanpoko gastu guztiak, atal bakoitzean ezarritako zehaztasunak kontuan hartuta. Gastu horiek 2015eko urriaren 1etik 2016ko abenduaren 30era bitarte fakturatu eta ordainduko dira.
Ez dute diru-laguntzarik izanen bere langileei dagozkien gastuek (kalitatea eta turismo partzuergoen edo turismo elkarteen kudeaketa salbu), ezta entitatearen ohiko funtzionamenduaren ondoriozkoek ere, ibilgetua amortizatzeko zuzkidurak barne.
Balio erantsiaren gaineko zergaren zenbatekoa kenduko da, hura jasanarazten ahal bada, hau da, berreskuratu edo konpentsatzen ahal denean.
Ezarritako gehieneko diru-laguntza lortzen duten ekintzen kasuan, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa zati diruz laguntzen ahal den gastuaren zenbatekoa izanen da diru-laguntzaren azken portzentajea.
Hemen aurkezten diren proiektu eta ekintza guztiek harreman zuzena izan behar dute haiek sustatzen dituen elkarte, turismo partzuergo edo toki entitatearekin, eta haren proiektu edo jarduketei buruzkoak izanen dira. Ekintzek bazkide guztiengan izanen dute eragina. Eragina bazkide multzo batengan baldin badu bakarrik, behar bezala argudiatu beharko da jarduketak elkartearentzat duen interesa. Ekintza indibidualak ez dira inola ere onartuko.
2.–Diruz laguntzen ahal diren ekintzak eta gastuak.
Nolanahi ere, ondoko ataletako ekintzek jaso dezakete diru-laguntza:
A) Kalitatearen arloko ekintzak.
Epigrafe honetan SICTED (helmugan kalitate turistikoaren sistema integrala) sistemako helmuga bat kudeatzen duten turismo elkarte eta partzuergoen eskaerak onartuko dira, bai eta Nafarroako Ardoen Ibilaldiko helmuga edo produktu bat kudeatzen dutenenak ere.
Epigrafe honetan gero zehazten diren langileria gastuak sartzen dira, proiektuaren arduradun kudeatzailearenak, bi proiektuen ezarpena koordina dezaten kasu bakoitzari dagokion metodologiaren arabera.
SICTED proiektuaren koordinazioan ekintza hauek burutuko dira gutxienez:
–Bere eragin eremuko enpresak erakartzea eta haien atxikimendua lortzea. Proiektuaren plataforma informatikoan agertuko da.
–Laguntza teknikoak ematea enpresei, taldeka edo banaka, zigilua lor edo manten dezaten, kasu bakoitzean egokia den jardunbide egokien eskuliburua aplikatuz.
–Langile berekiek edo kanpoko ebaluatzaileek zigilua lortu edo mantendu nahi duten enpresak ebaluatzea, eta dagozkion txostenak prestatzea kalitate mahaian aurkezteko, hark baliozkotu ditzan.
–SICTEDen agertzen diren prestakuntza lantegiak antolatzea sistema horretako ziklo bakoitzerako (atxikitzea, zigilua lortzea, jarraipena egitea eta zigilua berritzea).
–Kontrol-koadroa betetzea, datuak aztertzea eta balizko hobekuntzak identifikatzea.
–Helmugaren hobekuntza arloak identifikatzea, lantaldeak sortzea eta, hala bada, kalitate mahaian proposamenak aurkeztea.
–Oro har, SICTED metodologian biltzen diren ekintza guztiak.
Bestetik, Ardoen Ibilbidea proiektuaren koordinazioan Espainiako Ardoen Ibilbideak produktu turistikoaren eskuliburuan agertzen diren azpisistemei lotutako beharrezko ekintzak burutuko dira. Kanpo-auditoria baten bidez ebaluatuko dira azpisistema horiek, eta entitate kudeatzaileak gainditu behar du auditoria ibilbidearen ziurtagiria mantentzeko. Alde horretatik, entitate kudeatzaileak ziurtatu behar du gutxienekoak bete dituela arlo hauetan:
–Plangintza eta kudeaketa.
–Helmuga.
–Sustapena eta merkaturatzea.
–Enologia.
–Zerbitzu turistikoak.
Irizpideak betetzen direla erakusten duen aginte-koadroa eguneratuta mantendu beharko du, eta ziurtatuko du sistemari atxikitako enpresek baldintzak betetzen dituztela auditoria egin baino lehen. Horretarako, behar diren banakako bisitak eta taldekako jardunaldiak eginen ditu.
1) Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.
Atal honen ondorioetarako, gastu hauek laguntzen ahal dira diruz:
–SICTED helmugako kalitate programak eta Nafarroako Ardoen Ibilbidea, hurrenez hurren, kudeatzen dituzten teknikariak kontratatzeko gastuak.
–Programak kudeatzen dituzten teknikari kudeatzaileen dietak eta kilometraje gastuak, kalitate sistemei lotutako ekintzetan sortuak.
–SICTED kalitatearen edo Ardoen Ibilbidearen arloan entitate kudeatzaileko teknikariek jasotako prestakuntzaren gastuak.
Kanpoko aholkularitza kontratatuz gero, kontratatutako enpresaren faktura baizik ez da onartuko diruz laguntzen ahal den gastu gisa.
2) Diru-laguntzaren zenbatekoa.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza, diruz laguntzen ahal den aurrekontuaren %70era artekoa. Gehienez 45.000 euroko aurrekontua onartuko da, xehetasun honen arabera:
–SICTED kudeatzaile edo Ardoen Ibilbideko produktu gisa burututako ekintzengatik:
–30.000 euroko aurrekontua 2016-12-31n zigilua duten eta lanean ari diren 50 establezimendutik gorako helmugetarako.
–25.000 euroko aurrekontua 2016-12-31n zigilua duten eta lanean ari diren 30 establezimendutik gorako helmugetarako.
–20.000 euroko aurrekontua 2016-12-31n zigilua duten eta lanean ari diren 30 establezimendutik beherako helmugetarako.
b) Atxikimendu berriengatik:
–1.000 euroko aurrekontua, atxikitzen den establezimendu berri bakoitzeko. Zenbateko horiek jasotzeko, betiere, urte bukaeran zigilua duten establezimenduak, aurreko urteko abenduan zutenekin alderatuta, gutxienez 5 gehiago direnean.
B) Ospakizunen eta ekitaldien antolaketa, edo dinamizazio turistikorako proposamenak.
1) Ospakizun, ekitaldi edo dinamizazio turistikorako proposamen motak.
b.1) Interes turistiko nazionalekotzat deklaratutako ospakizun turistiko-kulturalak.
b.2) Nafarroako interes turistikoko festatzat deklaratutako ospakizun edo ekitaldi turistiko eta kulturalak.
b.3) Argi eta garbi helburu eta ikuspegi turistikoa duten dinamizazioko proposamen eta ekitaldiak, turismo eta festa arlokoak.
b.4) Turismo eta kirol arloko dinamizazioko proposamen eta ekitaldiak.
Atal honetan aurkeztutako ekitaldi edo proposamenek irizpide orokor hauek bete beharko dituzte:
–Kasu guztietan, gai nagusiak lotura estua izan beharko du entitate sustatzailearekin, eta ekitaldia bera zein antolatzen diren jarduera zehatzak izaera orokorrekoak izanen dira, eta bisitari askorentzat erakargarria izateko gaitasuna frogatu beharko dute.
–Gutxienez 5.000 euroko aurrekontua duten dinamizazioko ekitaldi edo proposamenak onartuko dira. Aurrekontuaren zenbatekoak bat egin beharko du benetako gauzatzearekin, eta aldiaren bukaeran justifikatu beharko da.
–Herriko bestetan, erromerietan edo ibarreko jaietan egiten diren dinamizazioko ekitaldi edo proposamenak baztertuko dira.
–Bi entitate ezberdinek ezin dute diru-laguntza jaso ekintza bererako. Bi entitatek ekintza bererako eskaera aurkezten badute, lehenik toki entitatearena hartuko da kontuan, bigarrenik turismo partzuergoarena, eta hirugarrenik elkartearena.
–Entitate bakoitzari, urte batean, gehienez ekitaldi kopuru hau onartzen ahalko zaio:
a) Toki entitateek eta turismo enpresek osatutako turismo partzuergo edo turismo elkarteen eskaerak, biztanle kopuru hau ordezkatzen dutenean:
–30.000 biztanletik gora: 13 ekitaldi.
–15.000 biztanletik gora: 8 ekitaldi.
–6.000 biztanletik gora: 6 ekitaldi.
–Gainerakoak: 4 ekitaldi.
b) Banakako toki entitateen eskaerak, biztanle kopuru hau biltzen dutenean:
–10.000 biztanletik gora: 3 ekitaldi.
–4.000 biztanletik gora: 2 ekitaldi.
–Gainerakoak: Ekitaldi bat.
c) Gainerako turismo elkarteak: Ekitaldi bat.
–Diru-laguntza jaso dezakeen aurrekontua, gehienez ere, 30.000 eurokoa izanen da.
Honako kasu hauetan handitzen ahal da muga hori:
–Espainiako edo Nafarroako interes turistikoko festatzat deklaratutako ekitaldiak: 10.000 euro gehiago arte.
–3 eguneko edo hortik gorako ekitaldiak: 10.000 euro gehiago.
–6 eguneko edo hortik gorako ekitaldiak: 20.000 euro gehiago.
Handitze hauek ezin dira metatu.
Turismo enpresaburuen elkarteen ekitaldi edo proposamenak, bere jarduera berekia izateagatik bere bazkideei berehalako onura zuzena ekartzen dieten ekintzak planteatzen badituzte, ez dira sartzen epigrafe honetan.
2) Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.
Honako hauek dira diruz laguntzen ahal diren gastuak:
–Ekitaldi edo proposamenari zuzenean lotutako gastuak.
–Ekitaldi edo proposamenaren komunikazio eta publizitate gastuak.
–Sustapenaren xedeko lehengaia, Nafarroan ekoiztua, gehi hura prestatzeko behar diren oinarrizko osagaiak, ekitaldiaren gai nagusia produktu gastronomiko bat denean, hura bultzatzen duen entitatearekin zerikusia duena, eta kasu horietan bakarrik.
Honako hauek ez dira deialdi honetan sartzen:
–Dastaketetarako tresneriaren gastuak.
–Herri bazkarien edo otordu instituzionalen gastuak.
–Kontzertuak edo gaueko dantzaldiak.
–Hitzaldiak.
–Opariak.
–Langile berekiak.
3) Diru-laguntzaren zenbatekoa.
b.1) Interes turistiko nazionalekotzat deklaratutako ospakizunak: diru-laguntza jaso dezakeen aurrekontuaren %80ra arte.
b.2) Nafarroako interes turistikoko festatzat deklaratutako ospakizun edo ekitaldi turistiko eta kulturalak: diru-laguntza jaso dezakeen aurrekontuaren %70era arte.
b.3) Helburu eta ikuspegi turistiko garbia duten dinamizazioko proposamen eta ekitaldiak, turismo eta festa arlokoak: diru-laguntza jaso dezakeen aurrekontuaren %50era arte.
b.4) Turismo eta kirol arloko dinamizazioko proposamen eta ekitaldiak: diru-laguntza jaso dezakeen aurrekontuaren %25era arte.
Ekitaldiak udal bakar batek antolatu eta justifikatzen dituenean, portzentajeak %25era arte murriztuko dira b.2) ataleko kasuan, eta %15era b.3) ataleko kasuan.
C) Turismoko azoka eta aurkezpenetara joatea.
Eskaera justifikatuko da azokan erakustoki batez arduratzen delako, arreta eman behar zaien kontaktuen agenda bat delako, edo berariazko produktu edo ekintza bat aurkezten delako.
1) Azoka motak.
c.1) Espainiako azokak, workshop-ak eta turismoko aurkezpenak, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak erakustoki bat eramaten badu. Zehazki, hauek:
–Fitur. Madril. Urtarrilaren 20tik 24ra.
–Fitur Salud. Madril. Urtarrilaren 20tik 24ra.
–Sevatur. Donostia. Martxoaren 4tik 6ra.
–Expovacaciones. Bilbo. Maiatzaren 6tik 8ra.
–FIO. Villarreal de San Carlos (Extremadura). Otsailaren 27tik martxoaren 1era.
–BTravel. Bartzelona. Apirilaren 15etik 17ra.
–Sport i Natura. Igualada. Bartzelona. Udazkenean.
–Workshop-ak Katalunian, Valentziako Erkidegoan edo Madrilen. Udazkenean.
–IBTM. Bartzelona. Azaroaren 29tik abenduaren 1era.
–Euskal Kostaldeko Gabonetako azoka. Irun. Abenduan. Abenduaren 6tik 8ra.
c.2) Espainiako edo atzerriko hurbileko merkatuetan (Euskal Autonomia Erkidegoan, Errioxan, Aragoin, Frantziako hego-mendebaldean, Nafarroan...) egiten diren azokak, workshop-ak eta turismoko aurkezpenak, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia joaten ez denean. Nolanahi ere, Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuaren oniritzia izan beharko dute.
c.3) Navartur azoka.
c.4) Nazioarteko turismo azoka eta aurkezpenak, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak erakustoki bat eramaten badu. Zehazki, hauek:
–Vakantiebeurs. Utrecht. Herbehereak. Urtarrilaren 12tik 17ra.
–Velofollies. Kortrijt. Belgika. Urtarrilaren 15etik 17ra.
–Salon des Vacances. Brusela. Otsailaren 4tik 8ra.
–Salon Mahana. Tolosa. Frantzia. Otsailaren 5etik 7ra.
–FREE. Munich. Alemania. Otsailaren 10etik 14ra.
–Fiets en Wandelbeurs. Utrecht. Herbehereak. Otsailaren 20tik 21era.
–Fiets en Wandelbeurs. Anberes. Belgika. Otsailaren 27tik 28ra.
–TNT Travel Show. Londres. Erresuma Batua. Otsailaren 27an.
–Salon Mahana. Lyon. Frantzia. Martxoaren 4tik 6ra.
–ITB. Berlin. Alemania. Martxoaren 9tik 13ra.
–MIT. Mosku. Errusia. Martxoaren 23tik 26ra.
–MICE Espainia ekitaldia. Paris. Ekainaren 16tik 18ra.
–Bird Fair. Rutland. Erresuma Batua. Abuztuaren 19tik 21era.
–World Travel Market. Londres. Azaroaren 7tik 9ra.
c.5) Nazioarteko turismo azokak, workshop-ak eta aurkezpenak (Frantziako hego-mendebaldea salbu), Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia bertaratzen ez bada. Nolanahi ere, Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuaren oniritzia izan beharko dute.
2) Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.
Langileria gastuak. Bertaratuen garraio, ostatu eta mantenu gastuak, tiketen edo fakturen bidez (dagozkien ordainagiriekin) behar bezala frogatuak, edo haien baliokideen bidez (atzerriko azoketarako kontratatutako hirugarrenen fakturen kasuan bakarrik).
Instalazio gastuak azoka edo aurkezpenetan. Halakoak dira lurzorua alokatzeak, erakustokiak edo material garraioak eragindakoak. Aurkezpen ekitaldiak egiten direnean, honako gastu hauek jaso dezakete diru-laguntza: aretoen, baliabide teknikoen (megafoniak, pantailak...) alokairua, materialen garraioa eta aurkezpenaren xede den materialarena, betiere eranskineko jarraibide tekniken eskuliburuko aginduei jarraitzen bazaie.
3) Diru-laguntzaren zenbatekoa. Epigrafe osoko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoen laburpen koadroa: |
EPIGRAFEA | AZOKA MOTA | JENDE KOPURUA GEHIENEZ, EGUNEAN | LANGILERIA GASTUAK: OSTATUA, | AZOKAREN EDO AURKEZPENAREN GASTUAK: |
c.1 | Nazionala, Nafarroako Gobernuarekin | 1 | 125 euro bakoitzak eguneko | 0 |
c.2 | Hurbilekoak, Nafarroako Gobernurik gabe | 2 | 125 euro bakoitzak eguneko | Diruz laguntzen ahal den aurrekontuaren %70 azoka bakoitzeko (5.000 euro gehienez) |
c.3 | Navartur | 0 | 0 euro | Diruz laguntzen ahal den aurrekontuaren %70 azoka bakoitzeko (5.000 euro gehienez) |
c.4 | Nazioartekoa, Nafarroako Gobernuarekin | 1 | 200 euro bakoitzak eguneko | 0 |
c.5 | Nazioartekoa Nafarroako Gobernurik gabe | 2 | 200 euro bakoitzak eguneko | Diruz laguntzen ahal den aurrekontuaren %70 azoka bakoitzeko (8.000 euro gehienez) |
Egunen kopurua kalkulatzeko, egun bat gehituko zaio ostatu-gauen kopuruari.
Joan-etorriak auto partikularrean egiten direnean, garraio gastutzat hartuko dira elkartearen egoitza dagoen tokitik ekitaldiaren tokira dagoen kilometro kopurua kalkulatuta sortzen direnak, kontuan hartuta kilometroaren prezioa (0,30 euro). Bidesariak eta aparkatzeko gastuak ere onartuko dira. Ez dira garraio gastutzat hartuko auto partikularra erregaiz hornitzean sortutakoak. Betiere, turismo elkartearen edo partzuergoaren erantzukizuneko aitorpen baten bidez frogatu beharko da gastua, eta elkarteak edo partzuergoak partikularrari ordaindutakoaren agiriaren bidez.
Diru-laguntza eman eta pagatzeko, eskatzaile bakoitzak epigrafe honetan aurkezten dituen ekintza guztiak hartuko dira kontuan.
Orobat, aldian zehar, azoka bat ordez daiteke, antzeko beste azoka bat jarriz, betiere aldaketa aldez aurretik jakinarazten bada eta Turismo Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuaren oniritzia badu.
D) Hedapen turistikorako materiala, publizitate kanpainak eta web orriak.
1) Sartutako kontzeptuak.
d.1) Hedapen turistikorako materiala: ostatuen eta turismo baliabide edo produktuen gidak, euskarriak eta argitalpenak.
d.2) Publizitate kanpainak. Ohiko eta ezohiko publizitate kanpainak (sustapen marketina, zuzeneko marketina, saltokiko publizitatea edo merchandising-a) Nafarroan, EAEn, Aragoin, Errioxan eta Frantziako hego-mendebaldean.
d.3) Web orriak. Web orriaren garapen eta hobekuntzak; besteak beste, hauek:
–Web orria hizkuntza batera edo batzuetara osorik itzultzea.
–Mikroguneak sortzea: berariazko produktuak (kultur, natur, landa turismoa, hegaztien behaketa, Done Jakue Bidea, turismo aktiboa etab.), eskaintzak (prezio bereziak eta deskontuak edo asteburu, zubi, eta abarretarako proposamenak dakartzan atala), profil zehatz bat xede duen atala (familiak, bikoteak, taldeak, hirugarren adina etab.)
–Web orriaren bilakaera garrantzitsua ekar dezaketen beste garapen batzuk.
d.4) Marketineko on line ekintzak; besteak beste, hauek:
–Bilatzaileetan SEO bidezko kokapena hobetzeko jarduerak.
–On line hedabideetako eta sare sozialetako publizitatea.
2) Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.
Epigrafe honen barruan honako kostu hauek sar daitezke: liburuxkak, argitalpenak, bideoak, objektuak eta ostatu, baliabide eta produktu turistikoen sustapen euskarriak diseinatzea eta argitaratzea, eta web orrien domeinuak zabaltzea, betiere Nafarroako Gobernuaren materialik ez bada. Orobat, dinamizazioko ekitaldi eta proposamenen hedapen materialak eta komunikazio ekintzak onartuko dira, betiere proposamenek publiko orokorrak parte hartzeko aukera eskaintzen badute eta gure kultura, folklore, natura edo gastronomiaren alderdiak nabarmentzen laguntzen badute.
Orobat, diru-laguntza jaso dezakete publizitate kanpainen edo marketineko on line ekintzen diseinu kostuak eta hedabideak kontratatzeko gastuak, bai eta web orriak garatzeko kostuak ere.
Ez dira kontuan hartuko argitalpenak banatzeko kostuak, ez eta web orrien edo sare sozialen domeinu edo mantentze gastuak ere, salbu gastu hori deialdian aurkeztu eta onartu den ekintza zehatz bati zuzenean lotutzat jotzen ahal bada.
3) Diru-laguntzaren zenbatekoa.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza, diruz laguntzen ahal den aurrekontuaren %55era artekoa. Gehienez 20.000 euroko aurrekontua onartuko da eskatzaile bakoitzeko, epigrafe honetan bildutako kontzeptu guztietarako.
Diru-laguntza eman eta pagatzeko, eskatzaile bakoitzak epigrafe honetan aurkezten dituen ekintza guztiak hartuko dira kontuan.
E) Prestakuntza ekintzak.
Diru-laguntza jasotzen ahal dute arlo hauetako prestakuntza ekintzek: marketina, teknologia berriak eta sektore turistikoko berrikuntzak, betiere beste interesdun batzuek ere parte hartzen ahal badute.
1) Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.
Diru-laguntza jaso dezakete hizlarien ordainsariak, lokalaren alokairua, materiala, publizitate gastuak edo kanpo komunikaziokoak.
2) Diru-laguntzaren zenbatekoa.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza, diruz laguntzen ahal den aurrekontuaren %55era artekoa. Gehienez 5.000 euroko aurrekontua onartuko da eskatzaile bakoitzaren prestakuntza ikastaroetarako.
Diru-laguntza eman eta pagatzeko, eskatzaile bakoitzak epigrafe honetan aurkezten dituen ekintza guztiak hartuko dira kontuan.
F) Turismo elkarteen kudeaketa eta turismo partzuergoena.
f.1) Turismo elkarteen kudeaketa.
Kontzeptu honetarako diru-laguntza eska dezakete 20tik 100era bitarteko bazkideak dituzten turismo elkarteek, betiere deialdi honetan jasotako ekintzak egiten badituzte.
1) Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.
Kontzeptu honetan diruz laguntzen ahal den gastutzat hartuko da zuzenean kontratatutako langileen nominaren kostua, edo, hala bada, enpresa laguntzailearen faktura. Enpresa laguntzailetzat joko da elkartea, bere jarduera osoan, dinamizatzeko eta hari laguntza emateko kontratatu den enpresa.
2) Diru-laguntzaren zenbatekoa.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza, langileria gastuen edo kontratatutako enpresa laguntzailearen fakturaren %70era artekoa. Deialdian aurkeztutako ekintzen diruz laguntzen ahal den aurrekontuaren %20ko aurrekontua onartuko da gehienez.
Nolanahi ere, kontzeptu horretan diru-laguntza jaso dezakeen aurrekontua, gehienez ere, 6.000 eurokoa izanen da.
f.2) Turismo partzuergoen kudeaketa.
Deialdi honetan jasotako jarduketak egiten dituzten turismo partzuergoen kudeaketari buruzko gastuak izanen dira diru-laguntzaren xede.
1) Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.
Kontzeptu honetan diruz laguntzen ahal den gastu bakarra turismo partzuergoaren ekintzak kudeatzeko kontratatu diren langileen nomina da.
2) Diru-laguntzaren zenbatekoa.
Deialdi honetan aurreikusitako gehieneko diru-laguntza diruz laguntzen ahal den langileria gastuetarako aurrekontuaren %70era arteko itzuli beharrik gabeko diru-laguntza gisa emanen da. Gehienez aurrekontu hau onartuko da:
–16.000 euro 6 puntu baino gutxiago lortzen dituzten turismo partzuergoetarako.
–34.500 euro 6tik 15era bitarteko puntuazioa lortzen duten turismo partzuergoetarako.
–49.500 euro 16tik 25era bitarteko puntuazioa lortzen duten turismo partzuergoetarako.
–56.000 euro 26 puntu edo gehiago lortzen dituzten turismo partzuergoetarako.
Aurreko lerroetan aipatzen diren puntuak kalkulatzeko, irizpide hauek aplikatuko dira:
a) Turismo partzuergoa osatzen duten udalerrietako biztanle kopurua:
5.000 biztanle edo gutxiago: 0 puntu.
5.001 eta 15.000 biztanle bitarte: 2 puntu.
15.001 eta 25.000 biztanle bitarte: 4 puntu.
25.001 eta 35.000 biztanle bitarte: 6 puntu.
35.000 biztanle baino gehiago: 8 puntu.
b) Turismo partzuergoa osatzen duten udalerri kopurua:
10 udalerri edo gutxiago: 0 puntu.
11tik 15 udalerri arte: 2 puntu.
16tik 25 udalerri arte: 4 puntu.
26tik 40 udalerri arte: 6 puntu.
40 udalerritik gora: 8 puntu.
Udalerriaren figura interpretatzeko edozein zalantzari buruz, Nafarroako Gobernuaren web orri honetan hari buruz dagoen informazioa hartuko da kontuan: http://www.navarra.e home_es/Navarra/272+Municipios/.
c) Sektore turistikoan elkartutako enpresen kopurua:
30 enpresa edo gutxiago: 0 puntu.
31 eta 60 enpresa bitarte: 2 puntu.
61 eta 90 enpresa bitarte: 4 puntu.
91 eta 150 enpresa bitarte: 6 puntu.
150 enpresa baino gehiago: 8 puntu.
Deialdia argitaratzen den egunean, Nafarroako Turismo erregistroan behar bezala inskribaturik dauden entitateen bazkide kopurua hartuko da kontuan; turismo partzuergoaren ekintza eremuan izan beharko dituzte establezimenduak. Elkarte batzuen bazkide diren pertsona fisiko edo juridikoen kasuan, behin bakarrik hartuko dira kontuan.
d) Deialdi honen ekintzetarako aurkeztutako aurrekontua:
15.000 euro edo gutxiago: 0 puntu.
15.001 eurotik 25.000 bitarte: 2 puntu.
25.001 eurotik 50.000 bitarte: 4 puntu.
50.001 eurotik 100.000 bitarte: 6 puntu.
100.000 eurotik gora: 8 puntu.
Nolanahi ere, kudeaketa gastuetarako diru-laguntzak ezin du deialdiko ekintzetarako onartutako aurrekontuaren %65 gainditu. Benetan egindako ekintzen justifikazioaren arabera erregularizatuko dira zenbatekoak.
5. Eskaerak aurkezteko epeak eta aurkeztu beharreko agiriak.
5.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita bat egun naturaleko epean aurkezten ahalko dira diru-laguntzarako eskaerak.
Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariaren (http://www.nafarroa.eus) zerbitzuen katalogoko fitxan eskuratzen ahal diren eskabide-orri normalizatua eta ekintza mota bakoitzari dagozkion fitxak behar bezala betez eginen da eskaera.
Eskaerak Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusira igorriko dira eta Navarrería kaleko 39an (31001 Iruña) den erregistro bulegoan aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazten diren lekuetako edozeinetan.
Eskaerak telematika bidez aurkez daitezke, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (http://www.nafarroa.eus). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.
Eskatzen den dokumentazio guztia, telematika bidez tramitatu ezean, euskarri informatikoan aurkeztu beharko da.
Deialdi honetan diru-laguntzak eskatzen dituzten entitateek eskaera bakarra aurkeztuko dute ekintza guztietarako, eta gero zehazten den dokumentazioa erantsi beharko diote.
Entitate batzuek ekintza bat elkarrekin egiten dutenean, ekintza gauzatzea bere gain hartzen duenak aurkezten ahalko du eskaera; halakoetan, sortzen diren gastuak gauzatzea bere gain hartzen duen entitateak ordainduko ditu. Halaber, eskaeran azalduko da alderdien arteko lankidetza nola artikulatuko den, baita horien legezko ordezkarien sinadura ere.
5.2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskabide-orria behar bezala beteko eta sinatuko da, eta, harekin batera, dokumentazio hau aurkeztuko da:
–Entitate eskatzailearen gaineko dokumentazioa.
1. Eskaera erregistratzen duenaren ordezkaritza frogatzen duen agiria.
2. Erantzukizuneko aitorpena, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13 artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aurreikusitako egoera debekatu batean ere ez dagoela dioena.
3. Entitate eskatzailearen aitorpena, beste entitate batzuek edo partikularrek ekintza bererako emandako diru-laguntzen zenbatekoei buruzkoa; horrelako dirurik jaso ez badu, horren berri eman beharko du.
4. Aurrerakina eskatuz gero, 2016ko aurrekontuetan deialdira aurkeztutako ekintzen gastuei aurre egiteko diru aski ez dutela frogatzen duen dokumentazioa (adibidez: aurreko urteko kontuen balantzea, oraingo urterako aurreikusitako gastu eta diru-sarreren kronograma, etab.).
Eskabide-orriak honako hau izanen du erantsita: aipatutako erantzukizuneko aitorpena eta Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari emandako baimena, Ogasunean eta Gizarte Segurantzan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak konplitu diren egiaztatzeko. Beteak eta sinatuak aurkeztu beharko dira.
–Ekintzei buruzko dokumentazioa.
1. Aurkezten den ekintza bakoitzaren laburpen fitxa normalizatua.
2. Gastuen aurrekontu xehatua.
3. Ekintza azaltzen duen memoria, zehaztapen hauei jarraikiz:
a) Kalitatearen arloko ekintzak. Memorian datu hauek zehaztuko dira: kontratatutako enpresa edo langile laguntzaileak edo ekintzari berariaz atxikitako teknikari berekiak; helmugari buruzko lan plangintza, proiektu bakoitzean, eta dagozkien metodologiek biltzen dituzten arloak; 2016an zigilua lortu edo berritzeko aukera duten establezimenduen zerrenda, edo aurreikusitako atxikimendu berriak.
b) Ospakizun, ekitaldi edo proposamen turistikoen antolaketa. Azalpen memoria, ondokoak adieraziz: proposamenaren ardatz nagusia, jardueren gutxi gorabeherako programa, lortu nahi den helburua, egunak eta tokiak, gonbidatuak, aurreikusitako epaimahaikideak eta, halakorik badago, laguntzaile boluntarioak. Aurrekontua behar bezala xehakatuta egonen da, eta koherentea eta proportzionala izanen da, multzo osoa kontuan hartuta.
c) Azoka eta aurkezpenetara joatea. Eskaeraren memorian honako hauek agertuko dira gutxienez: azokara joateko arrazoia, erakustoki berekiarekin edo beste entitate batekin batera joateko asmoa, bertaratuko direnen kopurua eta egun kopurua.
d) Hedapen materiala, publizitate kanpainak eta web orriak.
–Hedapen materiala. Memorian zehaztu eginen da zein sustapen-ekintzatan erabiliko diren euskarriak, eta Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari hainbat ale emanen zaizkio, egokitzat jotzen diren tokietara banatzeko.
–Publizitate kanpainak. Memorian zehatz azaldu beharko dira sormenak, hedabideen plana, ekintzen hartzaileak eta helburuak.
–Web orriak eta marketineko on line ekintzak. Web orriaren kasuan, memorian argi eta garbi zehaztu beharko dira dagoen web orrian egin nahi diren aldaketak, eta aldaketa egin baino lehen web orriaren pantaila-argazki bat erantsiko da. Diruz lagundu behar diren marketineko on line ekintzetan helburuak definitzeko eta helburuen jarraipena egiteko plana aurreikusi beharko da.
e) Prestakuntza ekintzak. Eskaeraren memorian honako datu hauek adierazi beharko dira: ikastaro(ar)en helburua, norentzat den, non eta noiz eginen diren, aurreikusitako programa eta hizlariak, eta prezioa. Orobat, kontzeptuak xehakatuko dira: aretoaren alokairua, hitzaldiak.... Behin betiko programa gutxienez 15 egun lehenagotik jakinaraziko zaio Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari.
f) Turismo elkarteen kudeaketa eta turismo partzuergoena. Kudeatzaileak beteko dituen eginkizunen laburpena, eta deialdian aurkeztutako ekintzen azalpena, bakoitzaren aurrekontu orokorra adieraziz. Orobat, dagokion kontratuaren kopia erantsiko da, langilea berekia nahiz enpresa batekoa izanik.
6. Diru-laguntza emateko parametroak.
Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, aurkeztutako eskaerak aztertuko dira eta erabakiko da zein eskaerak betetzen dituzten deialdiko irizpideak eta zeinek ez, baita zer kontzeptuk eta zer kopuruk izan dezaketen diru-laguntza ere.
Diruz laguntzen ahal den ekintza bakoitzean zehaztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa, 4. oinarriko atal bakoitzean ezarritako portzentajeak eta mugak kontuan hartuta.
Kontu-sail batean aurrekontuko diru kopurua aurreko puntuaren arabera eman behar diren diru-laguntzen batura baino txikiagoa bada, hainbanaketa lineala eginen da kontu-sail horren ekintza guztien artean.
7. Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.
Turismoa eta Merkataritza Sustatu eta Antolatzeko Zerbitzuak jasotzen diren eskaerak aztertuko ditu eta, aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago, interesdunari eskatuko dio akatsak zuzen ditzala, errekerimendua jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean; horrekin batera, adieraziko zaio horrela egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela.
Eskaerak azterturik eta entitate bakoitzari dagokion diru-laguntza kalkulaturik, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ebazpen proposamena aurkeztuko du, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak deialdia ebatz dezan. Ebazpena jakinaraziko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarri bezala.
Berariazko ebazpena jakinarazteko epea hiru hilabetekoa da gehienez, eskaera aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita. Epe hori amaitzen bada jakinarazpena egin gabe, eskaera baztertu dela ulertuko da.
Eskatutako diru-laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenen kontra, administrazio publikoek ez beste entitate eskatzaileek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
8. Entitate onuradunen betebeharrak.
Diru-laguntzen entitate onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:
1. Diru-laguntza eman dela jakinarazi eta handik hilabeteko epean, diru-laguntzen entitate onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena aurkeztea, zerbitzuen katalogoko fitxan dagoen ereduaren araberakoa, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuari betetzearren, dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen entitate onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baititu. Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako diru-laguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.
2. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, 10 egun naturaleko epean diru-laguntzak emateko ebazpena jasotzen denetik aurrera, edo, kasua bada, 2016ko irailaren 15a baino lehen, diru-laguntzaren xedeko ekintzetarako diru-laguntzari uko egiten zaiola, deialdian ezarritako epeetan ez badira egitekoak.
3. Diruz lagundutako ekintzetan egin gogo diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, haiek gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai diru-laguntzaren xedea, bai diruz laguntzen diren ekintzen helburuak.
4. Deialdi honetan ezarritako epean, diru-laguntzaren eskaerarekin batera aurkeztutako aurrekontuan aurreikusi eta egindako gastu guztiak frogatzea.
5. Diru-laguntza jasotzen duen ekintzaren gaineko informazio eta publizitate guztietan (irratiko iragarkiak edo aurkezpenak barne) Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza duela adierazi beharko da. Ekintza horrek berak sortutako euskarri guztietan agertu beharko dira Nafarroako marka turistikoa eta Nafarroako turismoko web ofiziala (www.turismo.navarra.es/eus), Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak ezarritako irizpideekin bat (I. eranskinean zehazten dira).
6. Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.
7. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aipatzen diren gainerako betebeharrak.
Oinarri honetako 1., 5. eta 6. puntuetan ezarritako betebeharretakoren bat betetzen ez bada, onartutako diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.
2., 4. eta 5. puntuetan ezarritakoa ez betetzeak 12. oinarrian xedatutako murrizketak ekarriko ditu.
9. Justifikatzeko epeak eta modua.
Deialdiak bi epe ezartzen ditu nahitaezko justifikazioak egiteko:
1. 2016ko uztailaren 30a baino lehen bukatzen diren ekintzak (langileria gastuak barne) justifikatzeko epea 2016ko irailaren 15ean bukatuko da.
Epe horri dagokion justifikazioan 2015eko urriaren 1etik 2016ko uztailaren 30era bitarteko fakturak eta nominak sartuko dira. Ordainketak ere irailaren 15a baino lehen egin eta aurkeztuko dira.
2. Gainerako ekintzak (langileria gastuak barne) justifikatzeko epea 2016ko abenduaren 30ean bukatuko da.
Epe horri dagokion justifikazioan 2015eko urriaren 1etik 2016ko abenduaren 30era bitarteko fakturak edo nominak sartuko dira. Ordainketak ere abenduaren 30a baino lehen egin eta aurkeztuko dira, 2016ko abenduari dagozkion Gizarte Segurantzaren ordainketak salbu.
Entitate onuradunek justifikaziorako inprimaki normalizatua bete behar dute, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian (http://www.nafarroa.eus) eskuratu daitekeena, zerbitzuen katalogoen dagokion fitxan, eta diru-laguntzaren xedea bete dela frogatzen duten agiriekin batera aurkeztu beharko dute. Honako hauek, zehazki:
3. Aurkeztutako fakturen zerrenda, haiek ekintzen arabera elkartuta, justifikazio inprimakiaren xehetasun orrian ezarritako xehetasunei jarraituz. Hori ere aipatu web orrian eskura daiteke.
4. Egindako jardueren ordainketa osoaren fakturen eta ordainagirien kopia, eta, langileria gastuak badira, nominen eta dagozkien gastuen kopia. Fakturak jaulkitzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoen jarduera eremuak bat etorri beharko du fakturatzen dituzten kontzeptuekin. Diru-laguntzaren entitate onuradunaren izenean jaulkiko dira fakturak, eta Fakturazio betebeharrak arautzeko Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretua bete beharko dute. Frogagiri horiei zenbakizko segida jarri beharko zaie, fakturen zerrendaren arabera, eta eskaneatuta egonen dira, zein bere fakturarekin.
5. Diru-laguntzaren xedeko jardueren memoria xehakatua, zehaztapen hauei jarraikiz:
a) Kalitatearen arloko ekintzak. Azken memoria, entitate kudeatzaileak koordinatzen duen SICTED edo Ardoaren Ibilbideko proiektuari lotuta egindako taldekako eta banakako laguntzak eta gainerako ekintzak adierazita. Atal berariazko bat izanen du, ondorioak eta aldi horretarako helburuen betetze-mailaren azken balorazioa biltzeko.
b) Ospakizun, ekitaldi edo proposamen turistikoen antolaketa. Ekitaldiaren azken memoria, benetan egindako ekintzen deskribapena, ekintzaren emaitzaren eta onarpenaren balorazioa eta gauzatzearen erakusgarri grafiko bat bilduta. Kirol probetako inskripzioetan eta halakoetan, parte-hartzaileen kopurua adieraziko da memoria horretan.
c) Azoka eta aurkezpenetara joatea. Azken memoria, azokan edo aurkezpenean bertaratutakoen kopurua, hor egondako egunak, egindako jarduerak eta kontaktuak eta azoken edo aurkezpenen azken balorazioa adierazita.
d) Hedapen materiala, publizitate kanpainak eta web orriak.
–Hedapen materiala. Argitaratutako material mota, planteatutako banaketa edo hedapena, egindako sustapen ekintzak eta ekintzaren emaitzaren balorazio bat adieraziko dira azken memorian.
–Publizitate kanpainak. Hedabideen plana zehaztuko da azken memorian, egunak adierazita eta ekintzaren emaitza baloratuta.
–Web orriak eta marketineko on line ekintzak. Webean egindako aldaketak behar bezala argituko dira memorian, eta, hala bada, egindako marketineko on line ekintzak behar bezala deskribatutako dira, eta ekintzen azken balorazioa eginen da, aurreikusitako helburuen arabera.
e) Prestakuntza ekintzak. Ikastaroen tokiak eta egunak, bertaratutakoen kopurua, gogobetetasun-inkestaren emaitzak eta prestatzaileak ikastaroaren gainean egindako balorazioa bilduko dira azken memorian.
f) Turismo elkarteen kudeaketa eta turismo partzuergoena. Kudeaketaren azken memorian aldi horren azken azterketa eginen da, eta helburuen betetze-maila baloratuko da.
6. Diruz lagundutako ekintzaren bitartez lortutako diru-sarreren aitorpena, babesletzak, kirol probetako inskripzioen ondoriozkoak eta azkenean jasotako diru-laguntzak barne; bestela, diru-sarrera eta diru-laguntzarik ez dagoela dioen aitorpena.
7. Konpentsatutako BEZik bada, haren aitorpena.
8. Honako hauen kopiak: prentsa oharrak, egin diren komunikatuak, hedabideetan agertu diren informazioak eta, bidezkoa bada, hedabide horietan jarri den publizitatea.
9. Diruz lagundutako ekintza bakoitzari lotutako sustapen material guztien ale bat, iragarkiak, web orrietan sartutako informazioaren estekak eta antzekoak, eta, oro har, egindako material edo komunikazio guztien erakusgarri bat.
Eskatzen den dokumentazio guztia, telematika bidez tramitatu ezean, euskarri informatikoan aurkeztu beharko da.
Eskatutako dokumentazio guztia euskarri informatikoan aurkeztu beharko da Iruñeko Navarreria kaleko 39. zenbakian (P.K.: 31001) dagoen erregistroaren bulegoan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein tokitan, tramite bide telematikoetan egiten denean izan ezik.
Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, eskaeraren inprimakiaren posta zigiluan adierazi beharko da zer egunetan onartu den eskaera. Horren berri eman beharko zaio posta elektroniko bidez Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, eta ziurtagiriaren kopia erantsiko.
10. Diru-laguntza ordaintzea eta aurrerakinak aurreikustea.
Zor diren zenbatekoak ordaindu baino lehen, egiaztatutako da justifikatzeko bi epeetan aurkeztutako justifikazioak bat egiten duela diruz lagundutako ekintzekin, dokumentazio osoa zuzena dela eta diru-laguntzaren xedea bete dela.
Turismo elkarte eta partzuergoek, 2016ko aurrekontuetan deialdira aurkeztutako ekintzen gastuei aurre egiteko diru aski ez dutela behar bezala justifikatzen badute, emandako diru-laguntzaren aurrerakina eskatzen ahalko dute, %25 gehienez. Aurrerakina diru-laguntza eman ondoren eta gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena aurkeztu ondoren ordainduko da.
11. Diru-laguntzaren bateragarritasuna.
Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste administrazio publikoek, xede eta helburu bererako, ematen ahal dituzten beste laguntza guztiekin, salbu eta Garapen Ekonomikorako Departamentuaren beraren gainerako laguntzekin.
Entitate onuradunak hartutako diru-laguntzen zenbateko osoa jardueren kostua baino handiagoa bada, deialdi honetako diru-laguntzak murriztu eginen dira jardueraren kostutik gorako zenbatekoan.
12. Justifikazioaren ez-betetzeak mailakatzeko irizpideak.
Ondoko murrizketa hauek ezartzen ahal dira diruz lagundutako ekintzak gauzatzean edo diru-laguntzaren justifikazioa aurkeztean ez-betetze bat gertatuz gero:
1. Turismo marka argitalpenetan, iragarkietan edo web orrietan aplikatzeari buruzko ez-betetzeak:
–Diruz lagundutako ekintzaren zenbateko osoaren %15, turismo-marka agertzen ez bada edo markaren eslogana irratiko iragarkietan esan ez bada diruz-lagundutako ekintzaren euskarriren batean.
–Diruz lagundutako ekintzaren zenbateko osoaren %30, turismo-marka agertzen ez bada edo markaren eslogana esan ez bada diruz-lagundutako ekintzaren euskarri guztietan.
2. Ez-betetzeak diru-laguntzaren justifikazioa aurkeztean:
–Diru-laguntza osoaren %20ko murrizketa, 9.1 oinarrian ezarritako epetik kanpo aurkezten bada diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa, justifikaziorako inprimaki normalizatua barne. Dokumentazio horrek, edonola ere, deialdian ezarritako epeak bete behar ditu fakturazio, ordainketen justifikazio eta diruz lagundutakoaren justifikazio epeei dagokienez. Baldintza horietako bat ez betetzeak ekarriko du kasuan kasuko agiria (faktura, ordainagiria edo ekintzaren justifikazioa) ez onartzea.
–Emandako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galtzea, gastuen justifikazioa eta kasuan kasuko dokumentazioa 2016ko abenduaren 30etik aurrera aurkezten badira.
–Diru-laguntza osoaren %20ko murrizketa, diruz-lagundutako ekintzaren bat egiten ez bada, edo justifikatzen ez bada, eta diru-laguntza horri uko egitea aurkeztu ez bazaio Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari 8.2 oinarrian ezarritako epeetan (hau da, 2016ko irailaren 15a baino lehen).
–Entitate onuradunak diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzea turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako diru-laguntzak emateko hurrengo deialdian, baldin eta diruz lagundutako ekintza bat ere egin ez badu eta diruz lagundutako ekintza guztietarako diru-laguntzari uko egin ez badio 8.2 oinarriko epeetan (hau da, 2016ko irailaren 15a baino lehen).
–Diruz lagundutako ekintzak justifikatzeko dokumentazioaren arabera %50etik beherako gauzatzea frogatzen bada, bidezko arrazoirik gabe, uler daiteke diru-laguntza emateko arrazoia galdu dela, eta ekintza horietarako diru-laguntza deusezta daiteke ofizioz.
13. Emandako diru-laguntzen publizitatea.
Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Garapen Ekonomikorako Departamentuaren web-orrian, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.
I. ERANSKINA
Zehaztapen teknikoak
Sarrera.
Eranskin honetan diru-laguntzak eskatzen dituzten entitateek deialdirako aurkezten dituzten ekintzak diseinatzean bete beharreko zehaztapen teknikoak azaltzen dira.
Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuak zehaztapen hauek betetzen ote diren ebaluatuko du. Ondorioz, ezinbestekoa da aipatutako deialdiaren xede diren diru-laguntzak jaso nahi dituzten ekintzen sustatzaileek zehaztapen eta ohar horiek ezagutu eta aplikatzea.
Hauek dira eskuliburu honetan agertzen diren ekintzen kategoriak:
a) Argitalpenak eta bestelako euskarriak, bai eta azoketako erakustokiak eta turismoko aurkezpen ekitaldiak egiten diren aretoen apainketa ere.
b) Web orriak eta euskarri elektronikoa duten informazio eta kudeaketa sistemak.
Ekintzaren memoriaren edukian eta formatuan behar beste xehetasunez agertu beharko da deialdiaren oinarriak eta I. eranskineko jarraibide teknikoen eskuliburuan jasotako aginduak betetzeari buruzko informazioa, hura ebaluatu ahal izateko moduan.
1) Argitalpenak edo bestelako euskarriak egitea (CD/DVD, publizitate kanpainen ikus-entzunezko produktuak, roll up-ak, panelak, sustapenerako objektuak, irratiko iragarkiak, erakustokiak eta azoken diseinua, aurkezpen ekitaldiak, etab.).
- Diseinua.
–Gomendio orokorrak:
a) Edukien kalitate-alderdiak:
- Testuak: edizio-estilo zaindua, informazio eguneratua.
- Egitura argi eta koherentea.
- Argazkiak: bereizmen onekoak, eguneratuak, askotarikoak, tamaina orekatukoak.
- Ikus-entzunezko materiala: eguneratua, maila artistiko onekoa.
- Grafikoak eta mapak: argitasuna, datuen zehaztasuna.
b) Funtsezkoa izanen da zaintzea euskarriak egokiak direla, kontuan izanik zer erabilera aurreikusi den eta zer publiko objektibori zuzentzen zaizkion. Sustapeneko seinalizaziorako euskarriek ingurunearekin bat etorri beharko dute, eta publikoak ikusteko eta argi identifikatzeko moduan jarriko dira.
c) Publiko objektiboari dagokion hizkuntzan edo dagozkion hizkuntzetan eginen dira.
–“Nafarroako Erresuma” izeneko turismo-marka txertatzea:
a) Azalaren (argitalpenetan), karatularen eta aurkezpen- nahiz itxiera-kapituluaren (ikus-entzunezkoetan) diseinuan txertatzea, eta, oro har, gainerako euskarrien kasuan, lehentasunezko lekuan jartzea. Irratiko publizitatearen kasuan, “Nafarroako Erresuma” markaren leloa aipatu behar da. Azoka eta aurkezpenen kasuan, muntaketaren apaindurara erantsi beharko da marka (erakustokiak, aurkezpen mahaiak, olanak...).
b) Aplikatu beharreko eskuliburua errespetatzea, eta Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuak emandako formatua aplikatzea. Horretarako, marka aplikatzeko oinarrizko eskuliburua dago, Nafarroako turismoko web ofizialetik behera kargatu daitekeena:
http://www.turismo.navarra.es/eus/profesionales/descargas/logotipos.
c) Hartzaileentzat egokia den hizkuntza tratamendua. Marka hainbat hizkuntzatan egonen da. Hura aplikatzeko, Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuari eskatzen ahal zaio informazioa.
–Nafarroako Turismo Atariaren web helbidea txertatzea:
Nafarroako Turismo Atariaren Web helbidea nahitaez txertatu beharko da:
a) http://www.turismo.navarra.es/eus (Espainiako publikoarentzako euskarriak).
b) www.visitnavarra.es (nazioarteko publikoarentzako euskarriak).
- Inprimaketa eta banaketa (argitalpenak).
a) Banaketa plan bat prestatzea eta aleen kopurua plan horren arabera aurreikustea.
b) Helmugan banatu beharreko euskarriak direnean, eragin eremu hari dagokion Nafarroako Gobernuaren sareko turismo bulegoa hornitzeko konpromisoa (ale guztien %5 gutxienez).
- Baldintzak bete direla egiaztatzea.
b) Garatutako euskarri guztien ale bana bidali beharko zaio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari, egin dela eta deialdiaren oinarriak betetzen dituela egiaztatzeko. Ezinezkoa denean, tamaina edo kokapena (azoketako erakustokiak, aurkezpen ekitaldietarako aretoak, etab.) dela eta, argazki bat bidaliko da, euskarria bertan dagoela eta haren itxura modu egokian erakusten duena, eta irratiko publizitate ekintzen kasuan, iragarkiaren kopia bat igorriko da.
2) Web orriak eta euskarri elektronikoa duten informazio eta kudeaketa sistemak (on line publizitatea...).
- Diseinua.
–Gomendio orokorrak:
a) Erabilgarritasun eta irisgarritasun irizpideak kontuan izatea.
b) Edukien kalitatea:
a.–Testuak: edizio-estilo zaindua, informazio eguneratua.
b.–Argazkiak: bereizmen egokikoak, eguneratuak, askotarikoak, tamaina orekatukoak.
c.–Egitura argi eta koherentea.
d.–Mantentze lanak: datuak eguneratuak izatea.
e.–Grafikoak eta mapak: argitasuna, datuen zehaztasuna.
c) Sustatzaileak bermatu beharko du zerbitzua etenik gabe ematen duela informazioari nahiz funtzio interaktiboei dagokienez.
d) Publiko objektiboari dagokion hizkuntzan edo dagozkion hizkuntzetan eginen da.
–“Nafarroako Erresuma” izeneko turismo-marka txertatzea:
a) Hasiera-orrian txertatu beharko da nahitaez, banner gisa, Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuak emandako formatuan.
Banner-aren oinarrizko fitxa teknikoa:
- Erabil daitezkeen neurriak:
- 500 x 70 pixel.
- 300 x 160 pixel.
- 222 x 125 pixel.
- 160 x 80 pixel.
- Formatua: Adobe Flash.
b) Banner-a diru-laguntzaren xedeko web orrian txertatzearekin zerikusia duten lanak entitate onuradunaren kontura izanen dira.
c) Hartzaileentzat egokia den hizkuntza tratamendua.
Iragarkiaren kodea: F1606645
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
