115. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Odietako Udal Plan Orokorrean aldaketa puntuala egiteko espedientea (determinazio xehakatuak), lurzatien itxiturak arautzen dituen araudiari dagokiona (20. artikulua, hauei buruzkoa: “lurzatien itxiturak, eustormak, harri-lubetak eta ezpondak”). Odietako Udala da sustatzailea. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2016ko ekainaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Odietako Udal Plan Orokorrean aldaketa puntuala egiteko espedientea (determinazio xehakatuak), lurzatien itxiturak arautzen dituen araudiari dagokiona (20. artikulua, hauei buruzkoa: “lurzatien itxiturak, eustormak, harri-lubetak eta ezpondak”), Odietako Udalak berak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako idazkaritzan, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/02 Foru Legearen 49.1.b) eta 49.3 artikuluek 78.2, 79.3, 74 eta 81.1 eta haiekin bat datozen artikuluei dagokienez ezarritako ondorioetarako.

Erripan (Odieta), 2016ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1607163