2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
Aldaketa 1. poligonoko 367. lurzatiaren egiturazko
antolamenduko determinazioetan. Hasierako onespena
Luzaideko Udaleko kudeaketa batzordeak, 2016ko ekainaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, legezko kopurua zuela, eta bertan ziren lau batzordekideak bat etorrita, ondokoa erabaki zuen.
ERABAKIA:
1.–Hasiera batean onestea aldaketa Luzaideko Arau Subsidiarioetako egiturazko determinazioetan, 1. poligonoko 367. lurzatiari dagokionez. Angel Alzón Aldavek sustatu du, Francisco Zuasti Elizondo eta Ramón Andueza Díaz arkitektoek 2016ko maiatzean egin eta espedientean dagoen txosten teknikoan jasotakoak kontuan hartuz.
2.–Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.2, 70. eta 71. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
3.–Jendaurrean edukitzearekin batera, aldaketaren agiri teknikoa (hasiera batean onetsia) Nafarroako Gobernuaren Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari igorriko zaio, txosten orokorra eman dezan, Nafarroako Gobernuko departamentuen gogoeta sektorialekin, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.4 artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoa betez.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Luzaiden, 2016ko ekainaren 6an. Kudeaketa batzordeko jarduneko burua, María Elena Aizpuru Zubizarreta burua ordeztuz.
Iragarkiaren kodea: L1607129