115. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa Oilartegi, SL sozietate publikoaren estatutuetan.
Behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2016ko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, erabaki zuen behin betiko aldatzea Oilartegi, SL sozietate publikoaren estatutuetako 3., 11. eta 27. artikuluak.

Aldaketaren ondotik, artikulu horiek honela gelditu dira idatzirik:

3 artikulua:

Sozietatearen helburua udal ekintzan eraginkortasun handiagoa lortzea da. Horretarako, sozietatearen xedea da Lesakako kirol instalazioen kudeaketa zerbitzua ematea.

Sozietate hori Udalaren beraren bitartekotzat eta zerbitzu teknikotzat hartuko da, Lesakako Udalaren kirol instalazioen kudeaketa haren esku utzi ahal izateko.

Sozietateak ez du irabazteko asmorik izanen, kirol arloko sozietate pribatua izanen baita. Sortzen diren irabaziak sozietatean inbertituko dira berriz, sozietateak pertsona fisikoei ematen dizkien zerbitzuak hobetzeko.

11 artikulua:

Udalbatzak, sozietatearen Batzar Orokor gisa diharduenean, honako eginkizunak izanen ditu:

–Administrazio Kontseilua izendatu, berritu edo berrestea, estatutu hauetan ezarritakoari jarraituz.

–Estatutuak aldatzea.

–Kapitala handitu edo txikitzea.

–Inbentarioa, balantzeak, emaitzen kontua, memoria eta kudeaketari buruzko merkataritza txostena onestea.

–Auditoreak izendatzea.

–Kapitaleko Sozietateei buruzko Legeak Batzar Orokorrari ezartzen dizkion gainerako eginkizunak.

27 artikulua:

Toki araubideari buruzko legerian eta Kapitaleko Sozietateei buruzko Legean aurreikusitako kasuetan sozietatea desegin eginen da, Batzar Orokorraren erabakiaren bidez.

Sozietatea likidatu behar izanez gero, Batzar Orokorrak likidazio batzordea izendatuko du. Batzordeko kideen kopurua bakoitia izanen da. Likidazio batzordea izendatzeak Administrazio Kontseiluaren ahalmenen amaiera ekarriko du.

Likidazio aldia burutu arte, Batzar Orokorrak urteko bilkura arruntak eta deitu behar diren bilkura berezi guztiak egiten jarraituko du, indarra duten xedapenen arabera.

Irabazi asmorik ez izateko xedez, likidazioaren ondoriozko ondasun eta eskubideak oso-osorik izanen dira beste fundazio edo irabazi asmorik gabeko entitate pribatu batzuentzat, interes orokorreko helburuak baldin badituzte, eta haien ondasunak helburu horiek erdiesteari loturik baldin badituzte, baita deseginez gero ere.

Lesakan, 2016ko ekainaren 7an.–Alkatea, José Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1607133