115. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

1. aldaketa 2015etik 2016ra luzatutako aurrekontuan.
Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2016ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, 1. aldaketa onetsi zuen hasiera batean, 2015etik 2016ra luzatutako udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Lerinen, 2016ko maiatzaren 31n.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L1607100