115. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Udal ordenantza, Orbaibar alderdian Udalaren etxeko
laguntza egiteko zerbitzuen prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2016ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, Orbaibar alderdian Udalaren etxeko laguntza egiteko zerbitzuen prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantza onetsi zuen, eta lehengo tarifei eutsiko zaie 2016. urtean.

Erabaki horrek berretsi egiten du Tafalla aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Udalen arteko Batasunak onetsitako ordenantza, eta batasun horren burutza daukan Udala (Tafalla) arduratuko da tramitatzeaz ordenantza hori eta hartan egin daitezkeen aldaketak. Hortaz, udal hau Tafallako Udalak espedientea tramitatzeko argitaratzen dituen iragarkiak jartzera mugatzen da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Garinoainen, 2016ko ekainaren 6an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1607130