2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
1/2016 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena
2016ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an, 2016ko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin den aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
KREDITU BEREZIAK, GASTUETAN:
34201 62300.–Ekipamendua. Gimnasiorako bizikletak: 8.059,57 euro.
1710 62400.–Altzariak. Dumperra: 10.890,00 euro.
Gastuak guztira: 18.949,57 euro.
SARRERAK:
Diruzaintzako gerakina: 18.949,57 euro.
Fustiñanan, 2016ko ekainaren 7an.–Alkatea, Juan Antonio Sola Pradilla.
Iragarkiaren kodea: L1607157