2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Ollokiko 1. poligonoko 1040. lurzatiaren kudeaketa hitzarmena. Hasierako onespena
Esteribarko Udalak, 2016ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hirigintzako kudeaketa hitzarmena Diana Arostegui Mirandarekin, Ollokiko 1. poligonoko 1040. lurzatiaren esparruan dagokion hirigintza aprobetxamendua, Ollokiko Udalari esleitzeko legezko betebeharra betetzeko, ordezko eskudirua ordaindurik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, hala behar badu, bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Esteribarren, 2016ko ekainaren 6an.–Alkate udalburua, Mikel Gastesi Zabaleta.
Iragarkiaren kodea: L1607165