1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 98/2016 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 30 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen (2016ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 27koa).
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 1152/2015 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 10 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen (2015eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 8koa); Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 5eko 2404/2015 Ebazpenaren bidez aldatu zen, lanpostuen kopurua 30 arte handitu baitzen (2015eko 206. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 16koa).
Javier Armendáriz Palacios jaunak eta Aitor Echavarri San Miguel jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 98/2016 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 30 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen (deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 1152/2015 Ebazpenaren bidez onetsi zen); hortaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua; Iruña).
Iruñean, 2016ko ekainaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1607142