115. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko ekainaren 3an hartutako erabakiarena. Horren bidez laguntzen deialdia onetsi da 2016-2017 ikasturtean Barañaingo Haur Eskoletako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleak eskola jantokietara joan daitezen

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 308431.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko ekainaren 3an hartutako erabakiaren bitartez, Barañaingo Udalak diru-laguntzak emateko oinarriak onetsi ditu, Barañainen bizi eta erroldaturik diren umeak joan daitezen 2016-2017 ikasturtean Haur Eskoletako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako eskola jantokietara.

Laguntza hauetarako 22.000,00 euro bideratuko dira guztira. Eskabideak aurkezteko epea 2016ko ekainaren 6tik uztailaren 5era luzatuko da, eta salbuespen gisa, urte bereko irailaren 5etik 16ra.

Oinarri arautzaileak eta eskabideak eskura egonen dira bai Barañaingo Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoan bai Udalaren web-orrian: www.baranain.com. Haietan biltzen dira onuradunek bete beharreko baldintzak.

Barañainen, 2016ko ekainaren 7an.–Jarduneko alkatea, José Ignacio López Zubicaray.

Iragarkiaren kodea: L1607210