2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Alkateordearen dedikazio partziala
Barañaingo Udalak, 2016ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
Lehena.–Ezartzea alkate udalburua aldi baterako baja egoeran den artean haren eginkizunetan ordeztuko duen alkateordeak, harik eta berriz altan egon arte, dedikazio partzialean jardungo duela. Zehazki, lanaldiaren %60 beteko du, kontzeptu guztiak sartuta 20.450,15 euroko soldata gordina jasoko du, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanda, eta Barañaingo Udalak bere gain hartuko du dagokion enpresa kuotaren ordainketa.
Bigarrena.–Dedikazio partzialean jardute hori eta ondoriozko ordainsaria soilik aplikatu dira alkate udalburuaren egungo aldi baterako baja egoerak dirauen artean, eta bukatu eginen da alkatea lanean hastean. Ondoren, behar diren ordezkapenak egiteko, 2015eko uztailaren 2ko osoko bilkuran ezarritako araubideari lotuko zaio.
Hirugarrena.–Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluari jarraikiz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Barañaingo Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea.
Laugarrena.–Erabaki honen berri Alkatetzari, udal taldeei, Kontu-hartzailetzari eta langileen arloari ematea, eta espedientean eranstea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Barañainen, 2016ko ekainaren 7an.–Jarduneko alkatea, José Ignacio López Zubicaray.
Iragarkiaren kodea: L1607159