2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
2016ko aurrekontua. Hasierako onespena
Arguedasko Udalak, 2016ko ekainaren 3an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Arguedasen, 2016ko ekainaren 7an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1607160