115. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Arau Subsidiarioen aldaketa xehekatua. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2016ko maiatzaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Arantzako Arau Subsidiarioen aldaketa xehekatua hasiera batean onestea. Horren xedea da gorde beharreko lurzoru urbanizaezin produktibitate ertaineko eta familia bakarreko etxebizitza herrigunetik kanpokoetarakoari dagokionez (10. artikulua) aldatzea. Eskaera Unai Azpiroz Nazabal jaunak sustatua da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Arantza, 2016ko ekainaren 6an.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1607124