115. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Administrazio orokorreko teknikariaren aldi
baterako lanposturako deialdia

2016ko maiatzaren 31n, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 235/2016 ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

Administrazio orokorreko teknikariaren lanpostua Iruñerriko Mankomunitatearen 2016ko plantilla organikoan ageri da (21. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2016ko otsailaren 2koa). Lanpostu hori hutsik dago, titularra zerbitzu berezien egoeran baitago.

Lanpostu hori betetzeko, izangaien zerrenda bat osatu behar da, aldi baterako betetzeko administrazio orokorreko teknikariaren lanpostua, hartara, Iruñerriko Mankomunitatean sortzen diren beharrei aurre egin ahal izateko.

Iruñerriko Mankomunitateko estatutuen 20.9 artikuluaren arabera, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari dagokio langileak hautatzeko proben oinarriak onartzea.

Aurreko guztia aintzat hartuta,

Erabaki dut:

1. Administrazio orokorreko teknikari lanpostua aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia eta oinarriak onartzea, Iruñerriko Mankomunitatean sortzen diren beharrei aurre egin ahal izateko.

2. Deialdi hori eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea agintzea.

3. Adieraztea Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarrita dagoenarekin bat, ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio bideari, eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi-helegitea aurkeztu ahal izango dela Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik aukeran dago berraztertzeko helegitea aurkeztea, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, edo gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 31n.–Lehendakaria, Aritz Ayesa Blanco.

DEIALDIA, IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEAN ADMINISTRAZIO OROKORREKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO
(A MAILA) ALDI BATERAKO KONTRATAZIORAKO
IZANGAIEN ZERRENDA BAT OSATZEKO

Lehenengoa.–Deialdi honen xedea.

1.1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat egitea, hautaproben bidez, administrazio orokorreko teknikari lanpostua betetzeko, aldi baterako, Iruñerriko Mankomunitatean sortzen diren beharrei aurre egin ahal izateko.

1.2.–Lanpostua.

Administrazio orokorreko teknikariaren lanpostua Iruñerriko Mankomunitatearen 2016ko plantilla organikoan ageri da (21. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2016ko otsailaren 2koa).

Lanpostu horren ardurapean egongo da Mankomunitatearen espediente guztien tramitazioari dagozkion operazio eta bitarteko material eta pertsonal guztien zuzendaritza, hasieratik artxibatu arte; halaber, Mankomunitatearen gobernu organoen dokumentazio guztia kudeatzeaz eta zaintzeaz arduratuko da, baita hori osatzen dutenena ere (Udalak eta kargu hautetsiak); denbora eta historia arloetako artxibategia ere kudeatuko du.

Bigarrengoa.–Izangaien betekizunak.

2.1.–Betekizunak.

Deialdian onartuak izateko, izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen araberako banaketarik ez dagoenean, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.

c) Gradu, lizentzia, goi mailako ingeniari edo arkitekto titulua edo haren baliokidea edukitzea, edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulua erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria.

Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, aipatutako egunean izangaiak eskuan izan beharko du homologazioaren egiaztagiria, edo baliokidetzearena, hala badagokio. Betekizun hori ez zaie aplikatuko, lanbide arautuen eremuan, Erkidegoko Zuzenbideko xedapenen arabera, beren kualifikazio profesionala lortu duten izangaiei.

d) Dagozkien eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak edukitzea.

e) Eginkizun publikoetarako desgaitasun edo gabetasun egoeran ez egotea, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2.–Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonak.

Espainiakoa ez beste nazionalitate bat dutenek ere, diziplina-zehapen edo zigor kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez egotearen zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.

2.3.–Betekizunak egiaztatzea.

2.1 ataleko b), c), d) eta e) betekizunak agirien bidez frogatu beharko dituzte hautatzen eta kontratatzen diren pertsonek, adierazten zaien unean eta kontratuak formalizatu baino lehen. Hain zuzen, kopia egiaztatuaren bidez frogatu beharko dira.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izango dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

2.4.–Betekizunak betetzea.

Betekizunak eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean bete behar izateaz gain, hautapen prozedurak eta kontratazio epeak irauten duen bitartean ere bete beharko dira.

Hirugarrengoa.–Eskabideak.

3.1.–Eskabideak aurkeztea.

Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Chinchilla Jeneralaren kalearen 7.ean, Iruñean), edo, bestela, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduetako batean. Zehazki, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, 15 egun naturalen epearen barnean egin beharko da.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu.

3.2.–Eskabideen eredua.

Eskabideak deialdi honen I. eranskineko ereduari egokituko zaizkio. Hain zuzen, eredu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialetik behera kargatu ahal izango da, eta bai Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki taulatik ere: https://sedeelectronica.mcp.es/eu

Parte hartzeko eskabidearekin batera, Nortasun Agiri Nazionalaren kopia egiaztatua edo izangaiaren nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentu baliokidearena baino ez da aurkeztu beharko.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiak adierazi beharko du eskabideak aurkezteko azken egunean eskatutako betekizun guztiak betetzen dituela.

Administrazio orokorreko teknikari lanpostua betetzeko deitzen dioten izangaiak bakarrik aurkeztu beharko du deialdiko titulazio betekizunak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa, eta hori kontratua gauzatzen denean egin beharko du.

3.3.–Desgaitasunen bat duten pertsonak.

Desgaitasun aitortua daukaten izangaiek, eskabidearekin batera, desgaitasuna egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emandakoa. Era berean, modua izango dute ariketak egiteko denboren eta baliabideen egokitzapenak eskatzeko. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute eta, horrez gain, beste orri batean azaldu beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

Laugarrengoa.–Izangaiak onartzea.

4.1.–Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gero, Iruñerriko Mankomunitateko iragarki taulan (Chinchilla Jeneralaren kalearen 7.ean, Iruñean) eta haren egoitza elektronikoko iragarki taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/) argitara emango da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendaren ebazpena. Ez badago izangai baztertutik, onartutakoen zerrenda zuzenean onetsi eta behin betikotzat joko da.

Egun horretatik aurrera eta argitaratu ondoren zazpi egun naturalen epearen barnean, erreklamazioak egin edo eskabideko akatsak zuzendu ahal izango dira.

4.2.–Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta haiek ebatzi eta gero, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak emandako ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta Iruñerriko Mankomunitateko iragarki taulan (Chinchilla Jeneralaren kalearen 7.ean, Iruñean) eta haren egoitza elektronikoko iragarki taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/) emango da argitara. Horrez gain, deialdian aurreikusitako lehen hautaproba egiteko eguna eta tokia jakinaraziko da.

Onartutakoen zerrendan egoteak ez du esan nahi, inola ere, aitortzen denik izangaiek deialdian eskatzen diren betekizunak betetzen dituztela. Aurkeztutako dokumentazioa edo Administrazioaren esku dagoena aztertuta, ikusten bada izangairen batek ez daukala eskatzen diren betekizunetakoren bat, deialdian parte hartzetik erator litezkeen eskubide guztiak bertan behera geratuko dira.

4.3.–Jakinarazpenak.

Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak argitaratzearekin, interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela joko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.

Bosgarrengoa.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1.–Osaera.

Probetako epaimahaiko kideak pertsona hauek izango dira:

–Epaimahaiburua: Aritz Ayesa Blanco jauna, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria.

–Epaimahaiburu ordezkoa: José Ignacio López Zubicaray jauna, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariordea.

–Epaimahaikidea: Maite Donázar Pascal andrea, Iruñerriko Mankomunitateko idazkari orokorra.

–Epaimahaikide ordezkoa: Manolo Lumbreras Navas jauna, Iruñerriko Mankomunitateko kontu-hartzailea.

–Epaimahaikidea: Ramón Legarda Iroz jauna, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko Aplikazioetarako Proiektuen kudeatzailea.

–Epaimahaikide ordezkoa: Felipe Alonso Rodríguez jauna, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko Antolaketa eta Informazio Sistemetako zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Gonzalo Pérez Remondegui jauna, Iruñerriko Mankomunitateko Aholkularitza Juridikoko zuzendaria.

–Epaimahaikide ordezkoa: María Moral Gurrea andrea, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko Aholkularitza Juridikoko teknikaria.

–Idazkaria: Fernando Chueca Inchusta jauna, Iruñerriko Mankomunitateko aholkulari juridikoa (Kontrol Juridikoko Atala).

–Idazkari ordezkoa: María Ángeles Agúndez Caminos andrea, Iruñerriko Mankomunitateko aholkulari juridikoa (Kontratazioko eta Kontrol Juridikoko Atala).

5.2.–Abstentzioa eta errekusazioa.

Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari jakinaraziko diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude.

Era berean, izangaiek zilegi izango dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen bada.

Baldin eta legeak ezartzen dituen abstentziorako edo errekusaziorako arrazoiak gertatzen badira, eta epaimahaiaren osaera aldatzen bada, hori jendaurrean jakinaraziko da, onartutako eta baztertutako izangaien zerrendekin batera.

5.3.–Eratzea.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Epaimahai kalifikatzailearen eraketak eta jardunak balioa izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da. Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon behar dute bertan.

5.4.–Erabakiak hartzea.

Epaimahaiaren gehiengoak ebatziko ditu deialdi honetako arauak interpretatzeak eta aplikatzeak sorrarazitako kontu guztiak.

5.5.–Kanpoko aholkulariak.

Epaimahaiak aukera izango du aholkulari adituak sartzeko hautaprobetarako. Dena den, aholkulari horiek beren espezialitate teknikoak gauzatzera mugatuko dira eta epaimahaiarekin lankidetzan ariko dira soil-soilik haietan oinarrituta.

Seigarrengoa.–Probak

6.1.–Probak.

Ebazpen honek onetsi duen deialdiko hautaketa-prozesua bi probaren bidez egingo da:

a) Lehenbiziko proba, teoriko-praktikoa. Proba horretan 100 galdera teoriko eta/edo praktiko erantzun beharko dira idatziz, 150 minutuan, eta erantzuteko 4 aukera eskainiko dira, baina bakarra izango da zuzena. Deialdi honen II., III. eta IV. eranskinetan agertzen diren gaiei buruzkoak izango dira, hain zuzen ere.

Erantzun zuzenei 0,6 puntuko kalifikazioa emango zaie; eta okerrek, berriz, 0,3 puntuko penalizazio edo zigorra izango dute.

Eranskinetan exijitutako gaiak deialdi hau argitaratzen den egunean indarra dutenak izango dira.

Lehenbiziko proba honen emaitzak Mankomunitateko iragarki taulan eta haren egoitza elektronikoko iragarki taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/) emango dira argitara. Aurreneko proba hau gainditu dutenei bigarren probarako deia egingo zaie iragarkian, eta, era berean, tokia eta ordua jakinaraziko zaie.

b) Bigarren proba, praktikoa. Deialdi honen II., III. eta IV. eranskinetan agertzen diren gaiei buruzko kasu praktiko bat edo batzuk egitea izango da, zehazki.

6.2.–Baliabideak.

Lehenbiziko proba hau egiteko ez da inolako testurik erabili edo kontsultatu ahal izango, ez eta beste materialik ere, soil-soilik mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza.

Bigarren proba egiteko, II. eta III. eranskinetan dauden araudi testuen edukiak kontsultatu ahal izango dira. Dena den, ezin izango da beste testurik kontsultatu edo IV. eranskinari dagokion beste materialik erabili. Proba egiteko, bolaluma erabiliko da, mutur lodikoa eta urdina edo beltza.

6.3.–Deia.

Probarako dei bakarra egingo da. Hartara, Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak nahiko jotzen duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute parte-hartzaileek. Beren nortasuna frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertu egingo dira.

Bigarren probarako deia soil-soilik egingo zaie lehenbizikoa gainditu dutenei.

6.4.–Gutun-azal zigilatuak.

Bi probak gutun-azal zigilatuen sistemaren bidez egingo dira, bigarren probari dagokionez, epaimahaiak beste erabakiren bat ez badu hartzen, hautatu ahal izango baitu, egin ondoren, irakurketa publikoaren bidez izatea.

6.5.–Desgaitasunen bat duten pertsonak.

Hautaproba egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak jarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Zazpigarrengoa.–Proben balioespena.

7.1.–Balioespena.

Proben balioespenean, gehienez ere, 100 puntu lortu ahal izango dira, modu honetan banatuta:

a) Lehen proba: gehienez 60 puntu.

b) Bigarren proba: gehienez 40 puntu. Kasu praktiko bat baino gehiago bada, epaimahaiak erabaki eta zehaztuko du proba egin aurretik kasu bakoitzaren balioespena zein den.

7.2.–Proba baztertzaileak.

Bi probak baztertzaileak izango dira, eta baztertuta geratuko dira proba bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak. Era berean, bigarren proban, kasuetakoren batean 0 puntuko kalifikazioa eskuratzen duena ere baztertu egingo da.

7.3.–Azken kalifikazioa.

Azken kalifikazioa izango da bi probetan eskuratutako puntu kopuruen batura.

Zortzigarrengoa.–Gainditu dutenen zerrenda.

8.1.–Berdinketa gertatzen bada.

Probak gainditu dituztenen artean gerta litezkeen berdinketak epaimahaiak ebatziko ditu, irizpide hauen arabera:

a) Puntuazioetan berdinketak egonez gero, hautaprobaren bigarren zatian puntuaziorik handiena lortzen dutenek irabaziko dute.

b) Berdinketak irauten badu, zozketa egingo da berdinduta dauden izangaien artean. Zozketan atera den pertsonaren izenetik eta deituretatik abiatuz, gainerako berdinketa guztiak deituren alfabeto hurrenkeraren arabera ebatziko dira. Zozketaren eguna eta tokia, eta haren emaitza Mankomunitateko iragarki taulan eta haren egoitza elektronikoko iragarki taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/) emango dira argitara.

8.2.–Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren ebazpena.

Epaimahaiak probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda (puntu kopuruaren araberako hurrenkera izango du) bidaliko dio Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari, hark onar dezan, eta bai espediente osoa ere.

Probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda (puntu kopuruaren araberako hurrenkera duena) onartuko duen ebazpena Mankomunitateko iragarki taulan eta haren egoitza elektronikoko iragarki taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/) emango da argitara.

8.3.–Indarraldia.

Deialdi honen babespean eratutako zerrenda, gehienez ere, bost urteko epean egongo da indarrean, probak gainditutako pertsonen zerrenda onartzen duen ebazpena argitara ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Zerrenda indarrean dagoen bitartean lanpostu berbererako beste zerrenda batzuk egiten badira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratutako hautaprobetarako deialdi publiko baten bidez, lehentasuna izango dute zerrenda berrienek, zaharrenen gainean.

Bederatzigarrengoa.–Deiak

9.1.–Kontsiderazio orokorrak.

Iruñerriko Mankomunitatean sortzen diren beharren arabera deitu ahal izango zaie probak gainditu dituzten pertsonei.

Iruñerriko Mankomunitateak deitu egingo die hautatutako pertsonei eta aldi baterako kontratuko ditu, deialdi honetan eta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan (Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onartzen duena) eta aplikatzekoa den gainerako araudian araututa dagoenaren babesaren pean, eta Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean emango da haien alta eta izena.

9.2.–Dei egiteko arau orokorrak.

Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat jakinarazi beharko dute behintzat. Horrez gainera, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio horrek etengabe eguneratua egon beharko du.

Pertsonei deitzeko orduan, aurreko ataletan ezarritako lehentasun irizpideak hartuko dira kontuan.

Oro har, telefonoz kontratu bat eskaintzeko, gutxienez hiru saiakera egingo dira pertsona bakoitzarekin, hark jakinarazitako bideak erabiliz, eta deiak bi eguneko epean banatuz.

Dei bakoitzaren oharra jasoko da, gorabeherak, eguna eta ordua aipaturik.

Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratatzeko eskaintza eginez gero, erantzuten ez badu, uko egiten diola ondorioztatuko da eta 9.4 atalean xedatutakoa aplikatuko zaio.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.

Harremanetan jartzerik izan ez duten pertsonek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.

9.3.–Deiak, amatasunaren edo adopzioaren lizentzia kasuetan.

Amatasunaren edo adopzioaren lizentzia hartzeko ezarrita dagoen epearen barruan aldi baterako kontratu bat sinatzeko deia jaso eta kontratua onartzen duten izangaiei lanpostu hori erreserbatuko zaie lanean benetan hasten diren arte, orduan sinatuko baitute kontratua.

Kontratua onartu ahal izango dute, bakar-bakarrik, baldin eta, kontraturako aurreikusitako iraupena ikusita, aukera baldin badute lanpostuan benetan hasteko.

Lanpostuan sartuko dira amatasunaren edo adopzioaren lizentziarako ezarritako epea bukatzen den egunean, edo lehenago, interesdunak eskatzen badu, baina betiere erditu ondoren amarentzat ezarritako nahitaezko atsedenaldia bukatuta.

9.4.–Kontratatzeko eskaintzari uko egitea.

Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren azken tokian geratuko da, ondoko egoera batean dagoela frogatu ezean:

a) Indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik horretara behartua egotea.

b) Aldi baterako ezintasun egoeran izatea, edo umea izan edo adoptatzeagatik lizentzia izatea. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egongo, harik eta behar bezala frogatu arte uko egitea justifikatu zuen egoera bukatu dela.

c) 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, norberak izandakoa edo adoptatua, zaindu beharrean egotea. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egongo, harik eta kontratuari uko egin zioten egunetik gutxienez hilabete bat igaro arte, salbu eta hura eragin zuen arrazoia lehenago desagertzen bada.

d) Zaindu behar badu bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, adina, istripua edo eritasuna dela-eta bere burua ezin gobernatu duena. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egongo, harik eta kontratuari uko egin zioten egunetik gutxienez hilabete bat igaro arte, salbu eta hura eragin zuen arrazoia lehenago desagertzen bada.

e) Izangaia ezkondu berria edo, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, parekatutako egoeran sartu berria izatea, eskainitako kontratuaren hasiera eguna bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturaletan bada.

Aurreko idatz-zatian jasotako kasuetan, izangaiek zerbitzua emateko moduan daudela jakinarazi beharko dute. Jakinarazpen hori egin bitarte, izangaiak ez dira deitzeko moduan izango, eta ez zaie inolako lanposturik eskainiko sartuta dauden zerrendetatik. a), c) eta d) letretako kasuetan, arrazoi eragile bera bi aldiz baino ezin izango da erabili ukoa justifikatzeko arrazoi gisa.

9.4. atal honetan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izango dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, agiri bidez eta behar bezala justifikatzeko. Hala eginez gero, lanpostuari uko egin ziotenean zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

9.5.–Zerrendetatik baztertzea.

Zerrendatik baztertuko dira ondoko egoera hauetako batean dauden izangaiak:

a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

b) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egotzi beharreko arrazoiengatik.

c) Sinatutako kontratuari uko egitea, Administrazio Publikoan sartzeagatik egiten bada izan ezik.

d) Probaldia ez gainditzea.

e) Kontratua amaitzea, diziplinazko arau-hauste batengatik.

f) Kontratua amaitzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa, hain zuzen, kontratatzen den langilea lanpostuan aritzeko gaitasun edo egokitzapen faltagatik, horrek lanpostuak dituen eginkizunak eraginkortasunez betetzea galarazten duen errendimendu eskasa badakar.

Hamargarrengoa.–Errekurtsoak.

10.1.–Epaimahaiaren egintzen aurka.

Epaimahaitik eratorritako egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, hilabeteko epean, hel egindako egintza edo akordioa jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

10.2.–Beste egintza batzuen aurka.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarri horiek aplikatzetik eratortzen diren egintzen aurka (ez, ordea, epaimahaitik eratorritakoen kontra), errekurtso hauetako bat aurkeztu ahal izango da aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, hilabeteko epean, hel egindako egintza edo akordioa jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, hel egindako egintza edo akordioa jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hel egindako egintza edo akordioa jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

I. ERANSKINA

Eskabidea (PDF)

II. ERANSKINA

1.–Estatuko araudia

–1978ko Espainiako Konstituzioa.

–Abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa, Nafarroako Foru Araubidea Berrezarri eta Hobetzekoa.

–Azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, eta hori garatzeko araudia.

–Ekainaren 22ko 11/2007 Legea, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa, eta hori garatzeko araudia.

–59/2003 Legea, sinadura elektronikoari buruzkoa.

–Uztailaren 13ko 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duena.

–Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa, eta hori garatzeko araudia.

–Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, eta hori garatzeko araudia.

2.–Foru Komunitateko araudia

–Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, eta hori garatzeko araudia.

–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.

–Ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa.

–Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzkoa.

–Apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legea, Artxibo eta Dokumentuei buruzkoa.

–Azaroaren 22ko 14/2005, Nafarroako Kultur Ondareari buruzkoa.

III. ERANSKINA

1.–Araudi orokorra

–Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuak.

–Iruñerriko Mankomunitatearen Erregelamendu Organikoa.

–Iruñerriko Mankomunitatearen eta Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen arteko harremanen erregelamendua.

–Agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–Iruñerriko Mankomunitatean euskararen araubidea arautzeko ordenantza.

–Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen Estatutuak.

–Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko kontratatze arauak.

2.–Uraren Ziklo Integrala

–Uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, 2001eko Uren Legearen testu bategina onartzen duena.

–Abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legea, Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzkoa.

–Iruñerriko Mankomunitatearen Uraren Ziklo Integrala arautzen duen ordenantza.

–Iruñerriko Mankomunitatearen ur hornidura eta saneamendu zerbitzuaren finantzaketa arautzen duen ordenantza. 2015.

–Iruñerriko Mankomunitatearen hornidura sareen ordenantza.

–Iruñerriko Mankomunitatearen saneamendu sareen ordenantza.

3.–Hiri hondakinak

–Uztailaren 28ko 22/2011 Legea, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa.

–Iruñerriko Mankomunitatearen hiri hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantza.

–Iruñerriko Mankomunitatearen hiri hondakinen kudeaketa zerbitzuaren finantzaketa arautzen duen ordenantza. 2016.

4.–Eskualdeko Hiri Garraioa

–Ekainaren 1eko 7/1998 Foru Legea, Errepideko Hiriko Garraio Publikoa arautzen duena.

–Ekainaren 1eko 8/1998 Foru Legea, Iruñerriko bidaiari-garraio erregularrari buruzkoa.

–Iruñerrian hiri garraioaren zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantza.

–Eskualdeko Hiri Garraioko gizarte tarifak arautzen dituen ordenantza.

–Otsailaren 18ko 73/2015 Ebazpena, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, Iruñerriko hiri garraioko tarifak onesten dituena 2015. urterako.

5.–Taxia

–9/2005 Foru Legea, Taxiari buruzkoa.

–Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza.

–Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza.

–Iruñerriko taxi zerbitzua era bateratuan emateko eskualdeko taxien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–Ekainaren 25eko 179/2013 Ebazpena, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, Baterako Taxi Zerbitzurako Iruñerriko Eremuko tarifen aldaketa onesten duena 2013. urterako.

6.–Ibai Parkea.

–Iruñerriko Ibai Parkearen erabilera arautzen duen ordenantza.

7.–Egoitza elektronikoa.

–Iruñerriko Mankomunitatearen Administrazio Elektronikoaren Ordenantza.

Oharra: Iruñerriko Mankomunitatearen araudia egoitza elektronikoan kontsultatu ahal da (https://sedeelectronica.mcp.es/).

IV. ERANSKINA

1.–AL SIGM.

–Avanza-Local plana. SIGM konponbideak. Deskribapena, moduluak eta funtzionaltasunak.

–SIGMen aritzeko prozedura, faseen katalogoa eta izapideak.

–Dokumentuen txantiloiak, sinaduren zirkuitua, formularioak, bilaketak, egutegiak, baimenak eta dokumentuak sortzea, eta izapideak SIGMen.

2.–Office 2010 programaren oinarrizko ezaugarriak.

–Office hastea. Badagoen dokumentu bat irekitzea. Aplikazioen leihoak. Menuak eta elkarrizketa-koadroak. Tresna-barrak, erregela eta egoera-barra. Lanen panela. Etiketa adimendunak. Laguntza. Dokumentuak inprimatzea. Artxiboak eta karpetak antolatzea. Dokumentu bat irekitzea.

3.–Word 2010 testu prozesadorea.

–Hastea. Idaztea, testua hautatzea eta ezabatzea. Ebakitzea, kopiatzea eta itsastea. Desegitea, berregitea eta errepikatzea. Bilatzea eta ordeztea. Oinarrizko teklak. Zuzenketa ortografikoa eta gramatikala.

–Testuen formatuak: letra motak, tamaina, estiloa eta beste ezaugarri batzuk. Paragrafoen formatua: lerrokatzea, koska, paragrafoen arteko espazioa eta lerroartea eta tabuladorea. Orrien formatua: sekzioak, orrialde-jauziak, zutabeak, goiburuak eta orri-oinak, orria konfiguratzea. Dokumentu handiak: estiloak eta txantiloiak, testu automatikoa, oharrak oinean, aurkibideak eta edukien taulak. Dokumentuak ikusteko moduak: aurrebista eta irakurtzeko diseinua.

–Taulak erabiltzea Word-en: taulak sortzea, taulak aldatzea, eta taula testu bilakatzea eta testua taula.

4.–Excel 2010 kalkulu orria

–Hastea. Excel programako kalkulu orriak eta liburuak. Elementuak hautatzea kalkulu orri batean. Gelaxkatan zehar mugitzea. Datuak eta formula sartzea. Edizio teknikak. Gelaxkak, errenkadak eta zutabeak sartzea eta kentzea. Laneko liburua editatzea. Zerrendak editatzea. Datuak sartzeko inprimakia.

–Kalkulu orrien formatuak: gelaxken edukiaren formatua. Gelaxken itxura. Kalkulu orriaren konfigurazioa. Ikusteko aukerak. Formatuaren aukera aurreratuak.

–Formulak eta funtzioak erabiltzea Excel-en. Formulak idaztea eta editatzea. Gelaxken erreferentzia.

–Grafikoak Excel-en. Grafiko baten elementuak. Grafikoetarako laguntzailea. Grafiko bat sortzea. Grafikoei buruzko beste aukera batzuk.

Oharra: 1. atalari dagozkion testuak (AL SIGM) egoitza elektronikoan kontsultatu ahal dira (https://sedeelectronica.mcp.es/

Iragarkiaren kodea: L1606998