111. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Laborantzako herrilurren esleipena eskatzeko epea irekitzea. Herritarrendako zuzeneko esleipena

Alloko Udalak, 2016ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

“(...)

Bigarrena.–15 egun naturaleko epea irekitzea Udalean laborantzako herrilurren esleipena eskatzeko, herritarren zuzeneko esleipena erabiliz. Eskaera egiten ahalko dute familia unitateko titularrak diren bizilagunek, betetzen badituzte urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154. eta 182. artikuluetan eta Udal honen herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 15. artikuluan aipatzen diren baldintzak.

(…)”

Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau eta hamabortz egun naturaleko epea irekitzen aipatutako eskabideak aurkez daitezen.

Allon, 2016ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Javier Ignacio Munárriz Marturet.

Iragarkiaren kodea: L1606672