2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
Laborantzako herrilurren esleipena eskatzeko epea irekitzea. Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak
Alloko Udalak, 2016ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
“(...)
Lehena.–Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea 15 egun naturaleko epea zabalduko dela, eskubidea dutela uste duten herritarrek laborantzako herrilurrak esleitzeko eska dezaten lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduen modalitatean. Interesdunek frogatu beharko dute betetzen dituztela Udal honetako herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 15. eta 17. artikuluetako baldintzak eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154., 158. eta 182. artikuluetakoak.
(…)”
Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau eta hamabortz egun naturaleko epea irekitzen aipatutako eskabideak aurkez daitezen.
Allon, 2016ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Javier Ignacio Munárriz Marturet.
Iragarkiaren kodea: L1606671