111. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03408 NL/br espedientea
Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera. Eskatzailea: Miguel José Baleztena Loyarte. I.F.Z. zenbakia: 15854003 B. Helbidea: Beheko karrika 20, Itxortzea etxea, Aurtitz auzoa 31745-Ituren. (Nafarroa). Ibai edo errekaren izena: Susparadi erreka. Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Ezkurra - 1.0100.170 Udal mugapeak eta probintzia: Ituren eta Zubieta (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Bizarrenea baserria hornitzeko ur hargune bat eraiki nahi da. Susparadi erreka gurutzatzeko zanga bat eginen da, eta hodia lur azpitik joanen da 0,80 metro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zubietako edo Iturengo udaletxeetan edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2016ko maiatzaren 27an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1606517