3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Ebroko Ur Konfederazioaren ebazpena,
Itoizko urtegia erregulatzeko 2016ko kanona onestekoa
Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua, 1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ean) eta ur konfederazioen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Ur Konfederazioko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Itoizko urtegia erregulatzeko 2016ko kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 16. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2016ko martxoaren 16ko bilkura).
Hori guztia ikusirik, Ur Konfederazio honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2016ko martxoaren 31n, Itoizko urtegia erregulatzeko 2016ko kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.
Horretarako, 2016ko apirilaren 25ean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarki bat, Itoizko urtegia erregulatzeko 2016ko kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:
A) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko I. eta II.1 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,4628300495 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.
B) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.2 eta IV.3 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 34,0598292124 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.
C) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko IV.1 sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 34,6568283753 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.
D) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.1-2-4-5, IX. eta X. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 35,2538275381 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.
E) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko V., VII. eta VIII. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 35,8508267010 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.
F) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2015eko erregularizazio sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 36,4478258639 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.
G) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2016ko erregularizazio sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 37,0448250268 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.
H) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa eraiki aurrekoa badute, 2,9105954658 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.
I) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa eraiki aurrekoa badute, 2,4887979849 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.
J) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa eraiki ondokoa badute, 26,1078286177 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.
K) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa eraiki ondokoa badute, 21,2887246542 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.
L) Ebroko Ardatza Itoizko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 0,00 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.
M) Erabiltzaile hidroelektriko zuzenek, kontzesioa Irati ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, eta agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0106112169 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.
N) Emariko erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Irati ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, eta agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0334702719 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.
O) Erabiltzaile hidroelektrikoek, Aragoi ibaian Itoizko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0034857115 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.
P) Ebroko Ardatzeko erabiltzaile hidroelektrikoek, Aragoi ibaian Itoizko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,00 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.
Q) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa izan, eta ura Nafarroako Ubidetik edo Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0330863922 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.
R) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa izan, eta ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0073548956 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.
S) Kontsumitu gabeko erabileretarako kontzesioa izan, eta ura Irati ibaitik hartzen dutenek 0,0026142836 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.
T) Kontsumitu gabeko erabileretarako kontzesioa izan, eta ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek 0,0008805922 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.
U) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), erakunde kudeatzaileari 3.224.365,27 euroko erregulazio kanona ordainduko dio.
Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluen eta Uraren Administrazio Publikoaren Erregelamendua eta Ur Plangintza onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du Itoizko urtegia erregulatzeko 2016ko kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.
Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Ur Konfederazioan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.
Zaragozan, 2016ko maiatzaren 20an.–Idazkari nagusia, M.ª Dolores Pascual Vallés.
Iragarkiaren kodea: E1606495