111. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-EXT-5

2016ko otsailaren 24an, aldeetako batek eskatuta hasi zen aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.

Ezaugarriak:

Titularra: Javier Corera Esparza.

Xedea: ur-aprobetxamendua amaitzea, titularrak uko egin diolako.

Ibilgua: Arga ibaia.

Alderdia: Sausañe. 2. poligonoa-1.101. eta 1.369. lurzatiak).

Udalerria: Larraga (Nafarroa).

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 1,50 (uztaila).

Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioak 2001eko uztailaren 19an emandako ebazpena (1996-A-176 espedientea).

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 30. liburua, 116. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta amaitzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko apirilaren 29an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1606476