3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-42
Cadreita Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Cadreitako Udala.
Xedea: Cadreita hornitzeko potabilizazio plantako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: Valfondo erreka (Ebro ibaia).
Isurketa eginen den udal mugapea: Cadreita (Nafarroa).
Hondar-iragazkiak garbitzean sortzen diren hondakin urek 32.850 m³-ko bolumena dute urtean; seriean jarritako hiru putzuren sistema batean arazten dira.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko maiatzaren 18an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1606461