3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Aurretiazko oharra Erreferentzia: 2016-O-148
Club Piragüismo Pamplonak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Club Piragüismo Pamplona.
Xedea: slalom eremua egiteko proiektua.
Ibilgua: Irati ibaia.
Alderdia: Agoizko errota.
Udalerria: Agoitz (Nafarroa).
Iragarki hau Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita hilabeteko epean, onartuko dira Ur Konfederazio honetan (Zaragoza, Sagasta pasealekua, 24-28), bulego orduetan, eskatzaileak aurkezten duen proiektuaz gain, eskaeraren xede berbera duten beste batzuk edo harekin bateraezinak direnak.
Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita zazpigarren egun baliodunean irekiko dira proiektuak, goizeko 10etan, edo, egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean, ordu berean. Ekitaldi horretan eskatzaile guztiek parte hartu ahalko dute. Akta eginen da, eta eskatzaileek eta Administrazioaren ordezkariek sinatuko dute.
Zaragozan, 2016ko maiatzaren 18an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1606451