111. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2016ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren Batzar Orokorrak, 2016ko otsailaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2016ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Garinoainen, 2016ko maiatzaren 31n.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1606730