2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOKIZ MENDIKO BATZARRA
2016ko plantilla organikoa eta funtzionarioen izenen zerrenda, 2015eko abenduaren 31koa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan baita, behin betiko onetsi dira 2016ko plantilla organikoa eta 2015eko abenduaren 31n zeuden funtzionarioen izenen zerrenda. Hasierako onespenaren erabakia 2015eko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 6an.
–Funtzionarioak:
a) Lanpostua: idazkaria, Ameskoabarreneko Udalarekin partekatua (1). Ordainsarietarako maila: A. Lanpostuko osagarria: %13,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
2.–Funtzionarioen izenen zerrenda, 2015eko abenduaren 31n.
a) Idazkaria: Saturnino Mauleón Hita. Egoera: jardunean. Maila: A. Sarrera data: 1993-12-18.
Zudairin, 2016ko apirilaren 25ean.–Batzarreko burua, Javier Piérola García.
Iragarkiaren kodea: L1606061