2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Gizarte hezitzailea hartzeko deialdia, oposizio-lehiaketa bidez. Izendapen proposamena
Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, gizarte hezitzaile lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak María Aranzazu Gamio Igoa izendatzeko proposamena egin du, hura izan baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.
Izangai proposatuak 15 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, deialdiko 10.2 oinarrian aipatu agiriak ekartzeko (deialdia 2016ko martxoaren 23an argitaratu zen, 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean).
Etxalarren, 2016ko ekainaren 6an.–Lehendakaria, Miguel María Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: L1607096