111. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Aurrekontuko 4/2016 aldaketa. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2016ko maiatzaren 11n egindako osoko bilkuran, 4/2016 aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, Udalaren 2016ko aurrekontuan.

San Adriango Udalak, 2016ko maiatzaren 11n egindako osoko bilkuran, erabakia hartu zuen, xedapen zatian hitzez hitz hau dioena:

“Lehena.–Hasiera batean onestea aurrekontuko honako aldaketa hau:

Aurrekontuko 4/2016 aldaketa, kreditu berezia sortzen duena San Adriango Udalaren 2016ko gastuen aurrekontuan, aurrekontuko beste kontu-sail bateko kreditua beheititurik finantzatua.

Kreditu berezia, San Adriango Udalaren 2016ko gastuen aurrekontuan sortu beharrekoa, hau da:

Aurrekontuko 3300 6260000 aplikazioa: “Kulturako ekipo informatikoak”, 490,05 euro

Aurrekontuko 1690 6260000 aplikazioa: “Brigadako ekipo informatikoak”, 409,22 euro

Aurrekontuko 3331 6230000 aplikazioa: “Kultur etxerako instalazio teknikoak”, 4.600,00 euro

Gastuen aurrekontuan sortu beharreko kreditu berezia, guztira: 5.499,27 euro.

Kreditu berezia finantzatuko da kreditua beheitituz San Adriango Udalaren 2016ko gastuen aurrekontuko kontu-sail honetan:

Aurrekontuko 9291 5100000 aplikazioa: “Ustekabeak”, 5.499,27 euro.

Bigarrena.–Adierazitako aurrekontu aldaketaren hasierako onespena igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta udal honen iragarki oholean paratzea, hamabost egun balioduneko eperako, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Laugarrena.–Adierazitako aurrekontu aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkia igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Bosgarrena.–Igor bedi erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egindako aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

San Adrianen, 2016ko maiatzaren 11n.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1606043