111. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Ekonomia eta finantza plana. Hasierako onespena

Udalak, 2016ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, erabaki zuen hasiera batez onestea egindako Ekonomia eta finantza plana, Gastuen gaineko araua ez baita bete. Agerian gelditu da 2015eko aurrekontuaren likidazioa onesterakoan.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusia bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez bertze deusetarako.

Orobat aditzera emateko ez bertze deusetarako, plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalbatzak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Azkoienen, 2016ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1606774