111. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Ediktua. Hasiera batez onestea 2016ko aurrekontua betetzeko oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskinaren aldaketa: Diru-laguntza izendunak

Iruñeko Udalbatzak, 2016ko ekainaren 2an eginiko Osoko Bilkuran eta legezko quorumarekin, Iruñeko Udalaren 2016ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskinaren (Diru-laguntza izendunak) aldaketa onetsi zuen.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra) –Udaletxe plaza zk.g., 1. solairua, 948420206–, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko ekainaren 2an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1607016