111. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Zuzenketa, 2016ko udal aurrekontuan

Olaztiko Udalak, 2016ko maiatzaren 26ko osoko bilkuran, zuzenketa onetsi zuen 2016ko udal aurrekontuan. Zuzenketaren bidez ordeztu egin da aurrekontuko 1.92000.44900 aplikazioa, “Ekarpenak Animsarendako”, aurrekontuko 1.92000.25000 aplikazioarekin, “Animsak emandako informatika zerbitzuak” diru kopuru berarekin.

Erabaki hau Idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Alegaziorik aurkezten ez bada, zuzenketa behin betiko onetsitzat joko da.

Olaztin, 2016ko maiatzaren 31n.–Ordezko alkatea, Ibai Barandiaran Albiztur.

Iragarkiaren kodea: L1606770