2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat ematen da 2016ko plantilla organikoa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2016ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ean.
Iturenen, 2016ko maiatzaren 31n.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.
I. ERANSKINA
Iturengo Udaleko langileen plantilla organikoa
Funtzionarioak.
1. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Osagarriak: bateraezintasuna %35,00; lanpostuko osagarria %30,50. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: hutsik.
2. Kontu hartzailea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Doneztebe-Santesteban, Elgorriaga, Ituren eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Batasunaren menpe. Osagarriak: bateraezintasuna %35,00; lanpostuko osagarria %19,14. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: hutsik.
3. Zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 1. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), lau kurtso gainditurik izatea hizkuntza eskola ofizial batean, edo bederatzi urrats gainditurik Nafarroako Gobernuak antolatutako kurtsoetan. Egoera: jardunean.
Lan-kontratudun finkoak.
1. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Lanpostuko osagarriak: %12, %25,85. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: hutsik.
Langileen izenen zerrenda
–Idazkaria: hutsik.
–Kontu hartzailea: hutsik.
–Zerbitzu anitzetako langilea: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. 2. gradua. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Antzinatasuna: 2004-06-26.
–Administrari laguntzailea: hutsik.
Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda:
–Idazkaria: Miguel José Belarra Tellechea.
–Kontu hartzailea: Aitor Navarro Aristorena.
Lan-kontratudunen izenen zerrenda:
–Administrari laguntzailea: Amaia Ochandorena Mindeguia.
Iragarkiaren kodea: L1606715