111. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

Alkatetzaren 219/2016 Ebazpena. Alkatetza beste baten esku uztea

Cintruenigoko Udaleko (Nafarroa) alkate udalburu Raquel Garbayo Berdoncesek,

2016ko maiatzaren 21etik 23ra herritik kanpo egonen naizenez,

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari eta horrekin bat datozenei jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak Udaleko alkateorde Casto Alvero Gonzálezen esku uztea, 2016ko maiatzaren 21etik 23ra bitartean.

2. Eskuordetza hau alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Eskuordetza honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran.

4. Eskuordetza honek maiatzaren 21etik aitzina izanen ditu ondorioak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu beharko da.

Cintruenigon, 2016ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1606147